Trafiko etenak, Korrika dela eta

2024ko martxoaren 19aTrafiko etenak, Korrika dela eta

● Euskararen aldeko lasterketa erraldoiak Deba zeharkatzen duen bitartean, hain zuzen 13:20-14:10 bitartean, N-634 errepidea itxita izango da ibilgailuentzat. Itxiera behar bezala seinaleztatuta egongo da.

Bihar, martxoak 20, Korrika Debara helduko da, antolatzaileek aurreikusi dutenaren arabera, 13:27an (atzerapenik ez balego). Artzabaldik sartuko da eta 13:55 inguruan herria zeharkatuko du, 14:09etarako Mutrikura iristeko. 

Hori dela eta, euskararen aldeko lasterketa erraldoiak herria gurutzatzen duen bitartean, N-634 errepidea itxi egingo da Deban, eta, ondorioz, Korrika pasatzen den bitartean, ibilgailuek ezingo dute bertatik igaro. 

Itxiera puntuala izango da, 13:20tik 14:10era, eta behar bezala seinaleztatuta egongo da, izan ere, hiru hesi informatibo jarriko dira: Artzabalgo biribilgunean bata, Itziarko biribilgunean bestea eta Amilaga kalearen ertzean, hirugarrena. 

Horiez gain, oharrak jarriko dira Angulero sarreran, Astillero-Anguleron, Itziar bidean, Agirretxen, Osion eta Artzabalgo aparkalekuan.