Turismo Bulegoak ordutegi berezia izango du Aste Santuan
2024ko martxoaren 26a● Martxoaren 25etik 31ra, astelehenetik larunbatera, goizez eta arratsaldez egongo da zabalik. Igande eta jaiegunetan berriz, goizez izango da zabalik, Ostegun eta Ostiral Santuetan izan ezik; bi egun horietan bulegoa goiz eta arratsalde egongo da irekita.
Aste Santuko jai egunak direla eta, Udalak Turismo Bulegoak izango duen ordutegia zehaztu du. Jendeari arreta emateko ordutegi berezia izango du egun hauetan, izan ere, jaiegunetan ere, bertakoei zein bisitariei informazio turistikoa eskuratzeko aukera eman nahi zaie.
Debako Turismo Bulegoko ordutegi berezia
Martxoaren 25etik maiatzaren 31ra, Debako Turismo Bulegoak ordutegi zabalagoa izango du:
• Astelehenetik larunbatera: 10:00 - 14:00 eta 15:00 - 18:00
• Igande eta jaiegunetan: 10:00 - 14:00
• Martxoaren 28 eta 29an, Ostegun eta Ostiral santuetan, bulegoak ateak irekita izango ditu goizez eta arratsaldez: 10:00 - 14:00 eta 15:00 - 18:00
Debako kultura eta tradizioan barrena bidaia
Debako Udalak Turismo Bulegora hurbiltzeko gonbitea egin die egun hauetan bertan izango diren herritarrei eta bisitariei. Turismo Bulegoan udalerriko xarma natural, historiko eta kulturalei buruzko informazioa aurkituko dute. Debak, hondartza eta itsaslabar ikusgarriekin, Kretazeoko kareharrizko mendiguneekin, aztarnategi arkeologiko esanguratsuekin, Donejakue bidearen igarobidearekin eta monumentu gotiko apartekin, aukera paregabea eskaintzen du milaka urte dituen herri baten denbora geologikoa eta aberastasun kulturala ezagutzeko. Era berean, bulegora gerturatzen direnek Septarien erakusketaz gozatzeko aukera izango dute.
Bulegoak baliabide turistiko aukera zabala eskaintzen du, liburuxkak, monumentuei buruzko gidak, ibilbideak eta Flysch & Karst-etik bisita gidatuak barne. Gainera, ostatuei, turismo-enpresei, Euskal Kostaldeko Geoparkeari eta aurkeztu berri den Historia Aurreko Bailararen ibilbideari buruzko informazioa ere eskuratu daiteke bertan, besteak beste.
Horrez gain, Geoparkeak Aste Santurako antolatutako bi bisita gidaturen inguruko informazioa ere jaso ahal izango dute: martxoaren 29an Marearteko zabalgunera eta martxoaren 30ean Lastur familian irteera.