Txertatu Merkatuan, Euskadiko gazteei laneratzen eta gizarteratzen laguntzeko ekimena
2018ko urtarrilaren 24aEkimen honen bitartez, 16 eta 30 urte bitarteko gazteek prestakuntza-prozesuetan parte hartzeko edo lan-zirkuituetan txertatzeko aukera dute, enpresetan praktikak egitearekin batera. Debabarrenean, hiru ikastaro jarriko dituzte martxan datorren otsailean. Izen-ematea eta informazio gehiago Debegesan (943 82 01 10 edo idazkaritza@debegesa.eus).