Udalbatza berria eratzeko kargu hartze ekitaldia egingo dute bihar

2023ko ekainaren 16aUdalbatza berria eratzeko kargu hartze ekitaldia egingo dute bihar

Hiru aste pasatu dira udal bozak izan zirenetik eta, bihar, larunbata, egingo dira udalbatza berriak osatzeko kargu hartze ekitaldiak. Deban ere bihar izango da, 12:00etan hasita, udaletxeko areto nagusian. Hain zuzen ere, egun eta ordu horretan hartuko dute kargua 2023-2027 agintaldian Debako udalbatza osatuko duten hautetsiek.

Maiatzaren 28ko udal-hauteskundeetan EH Bildu taldea nagusitu zen botoen %43,22arekin (1.286 boto jaso zituen eta 6 zinegotzi izango ditu), bigarren alderdi bozkatuena EAJ izan zen botoen %39,79arekin (1.184 boza eta 6 zinegotzi), eta hirugarren alderdia Elkarrekin Orain Deba taldea izan zen botoen %11,86arekin (353 boto eta zinegotzi bat).

Honako hautetsi hauek osatuko dute Debako Udala 2023-2027 agintaldian:

EH BILDU:

- Gilen Garcia

- Itziar Irizar

- Antxoka Elorza

- Oihana Irusta

- Aritz Larrañaga

- Edurne Aristi

EAJ:

- Alazne Txurruka

- Asier Urain

- Monica de Prado

- Jon Riaño

- Anton Garay

- Ainhoa Urbieta

ELKARREKIN ORAIN DEBA:

- Isidro Aristi