Una mujer fantástica filmaren emanaldia eta mahai-ingurua Debako Kultur Elkartean

2018/09/17
Datorren igandean, irailak 23, "Una mujer fantástica" filma proiektatuko dute Kultur Elkartean. Proiekzioaren ondoren, Latinoamerikako LGTBI kolektiboaren errealitatearen inguruan hitz egiteko mahai ingurua egingo da.

Datorren igandean, irailaren 23an, Una mujer fantástica filma (2017ko Sebastiane Latino Sariaren irabazlea) proiektatuko da Debako kultur elkartean, eta emanaldiaren ondoren, mahai ingurua izango da. Ekitaldi hau aurrera eramateko, LGTBI Kolketiborako nazioarteko koordinazio guneak eta Gipuzkoako hiritarren kontzientzia kritikoa proiektuaren eta Gehituko Sebastiane Sariko batzordearen laguntza izan dute.

Aipatu proiektu hau Mugen Gainetik elkarteak darama Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin, eta bere helburu nagusia gipuzkoar biztanlegoari LGTBI kolektiboak Latinoamerikan bizi duen errealitatea ezagutaraztea da, eraldaketarako tresna gisa kultura erabiliz.

Ekitaldi honetan, batetik, Txileko gazte trans baten istorioa kontatzen duen Una mujer fantástica izeneko filma proiektatuko da. Marinak hainbat eta hainbat oztopo gainditu behar izango ditu, eta bere nortasuna onar dezaten gogor borrokatuko du.

Bestetik, pelikularen ondoren, Latinoamerikako LGTBI kolektiboaren errealitatearen inguruan hitz egiteko aukera izango dugu eta honako hauek izango dira mahai inguruaren dinamizatzaileak:

  • Sarah Spatz (Sao Paulo, Brasil): brasildar trans ekintzailea eta asilo eskatzailea.

  • Ramon Gomez (Chile): Chileko LGTBI-MOVILH zinemaldiko zuzendaria.

Jarduera honen bitartez, halaber, Gehituko Sebastiane Saria batzordeak burutzen duen lan itzela ikusarazi nahi da. Batzorde honek Sebastiane Latino saria urtero ematen dio kolektiboaren errealitatea hobeki erakusten duen eta Zinemaldian aurkezten den Latinoamerikako filmari.

Emanaldia datorren igandean, irailaren 23an, izango da; 19:00etan, Debako Kultur Elkartean.