Urtarrilaren 13tik aurrera irakurketa taldeak jarriko dira martxan Itziarren, haur, gazte eta helduei zuzenduta

2026ko urtarrilaren 8aUrtarrilaren 13tik aurrera irakurketa taldeak jarriko dira martxan Itziarren, haur, gazte eta helduei zuzenduta

Haur eta gazte taldea (10-14 urte) Hau ez da zoo bat saioarekin hasiko da, 17:30etatik 18:30etara bitartean. Helduen taldea (16 urtetik aurrera) Bekatua-rekin hasiko da 19:00etatik 20:30etara. Bi saioak Itziarko Kalebarreneko lokalean izango dira eta Alaine Agirre idazleak dinamizatuko ditu. Izen-ematea doakoa da eta 943 199 255 telefonora deituz edo apuntatu@itziar.eus helbidera idatziz egin daiteke.

Urtea hastearekin batera, Itziarko Auzo Udalak irakurzaletasuna sustatzeko apustua egin du, eta irakurketa taldeak martxan jarri ditu.

Horretarako, bi talde osatuko dira adinaren arabera: bat 10 eta 14 urte bitarteko haur eta gazteentzat, eta bestea 16 urtetik gorako helduentzat. Helburua da irakurketa modu atseginean bizitzea, elkarrekin partekatuz eta literaturaren inguruan ikasiz.

Saioak hilean behin egingo dira, urtarriletik ekainera, Itziarko Kalebarreneko lokalean. Haur eta gaztetxoentzako saioak 17:30etik 18:30era egingo dira; eta helduentzako saioak 19:00etatik 20:30era. Doakoak izango dira, baina gomendagarria da aurrez izena ematea 943 199 255 telefonora deituz edo posta elektronikoz apuntatu@itziar.eus helbidera idatziz.

Taldeen dinamizatzailea Alaine Agirre Garmendia izango da. 

Data eta irakurgaien zerrenda:

Haur eta gaztetxoak (17:30–18:30)

    • Urtarrilak 13: Hau ez da zoo bat (Alaine Agirre & Iratxe Lopez de Munain)

    • Otsailak 13: Oilasko hegalak (Eider Rodríguez & Arrate Rodríguez)

    • Martxoak 3: Neskaotsok ilerik ez balu? (Xabier Mendiguren, Alaine Agirre eta Belatz)

    • Apirilak 14: Tintin: Adarbakarrren sekretua (Hergé)

    • Maiatzak 5: Joemak eta Polasak (Iñigo Astiz & Maite Mutuberria)

    • Ekainak 9: Ezin dut, eta zer? (Uxue Alberdi)

  • Helduak (19:00–20:30)

    • Urtarrilak 13: Bekatua (Goiatz Labandibar)

    • Otsailak 3: Zaldi mamarroa (Ekaitz Goienetxea)

    • Martxoak 3: Zoriona edo antzeko zerbait (Karmele Mitxelena)

    • Apirilak 14: Pleibak (Miren Amuriza)

    • Maiatzak 5: Bisita (Mikel Pagadi)

    • Ekainak 9: Lakioa (Josu Goiko)

  • Gogorarazten da irakurgaia aurretik lortu eta irakurrita ekartzea gomendagarria dela, saioetan parte-hartze aktiboa bultzatu nahi baita. Hala ere, ez da inor behartuko; esperientzia bizigarria eta hausnarketarako espazioa eskaintzea da helburu nagusia, giro goxo eta irekian.

    Itziarko Auzo Udalak herritar guztiak animatu nahi ditu ekimen honetan parte hartzera, esperientzia aberasgarria izango delakoan.