Urte osoan erabili ahal izango dira hondartzako kabinak hasi berri diren lanak amaitu ondoren

2021ko otsailaren 26aUrte osoan erabili ahal izango dira hondartzako kabinak hasi berri diren lanak amaitu ondoren

Joan den astean hasi zituzten hondartzako kabinak berritzeko lanak udaleko brigadako langileek, ur instalazio zaharrak ezeztatzen (eta igeltseritza lan txiki batzuk egiten) eta astelehenean, hilaren 22an, hasi da Tarte enpresa ur instalazio berritze lanekin. Lanen iraupena hilabetekoa izango dela aurreikusten da. 18.500 euroko (BEZ gabe) aurrekontua du aipatu lanak.

Lanak amaitzerakoan, urte osoan egongo dira kabinak erabilgarri (ez uda saioan bakarrik orain arte bezala). Bestetik, hondartzako kabinetako biltegian surf taulak biltegiratzeko leku gehiago egongo da bertako dutxak kendu egingo direlako. Horrez gain, aldageletako dutxetan dauden arazoak konponduko dira; izan ere, gaur egun, puntu batzuetan ez dago ur berorik eta beste batzuetan, ordea, beroegia da.