2016ko urtarrilaren 2an ospatuko da Urteberriko Feria

2015ko abenduaren 15a2016ko urtarrilaren 2an ospatuko da Urteberriko Feria

Goizeko 9:00etatik aurrera herriko plazak baserriko produktuez beteko dira eta kioskoan ganadu erakusketa izango da ikusgai. Goiz guztian zehar, herriko musika taldeak kalez kale ibiliko dira eta 11:30etan Debako musika eskolako dantzariek dantza emanaldia eskainiko dute Aldats pilotalekuan. Eguerdiko 13:00etan feriako lehiaketetako sari banaketa egingo da Foruen plazan eta arratsaldeko 18:00etan Euskal Jolasen Idi proba saioa hasiko da. Ferian postua jarri nahi dutenek Debako turismo bulegoan izen eman beharko dute abenduaren 28a baino lehen.

LEHIAKETETAKO OINARRIAK:

FRUTA ETA BARAZKI LEHIAKETA

1.- Postuak gutxienez 8 metrokoak izango dira; goizeko 9:00etarako jarri beharko dira, erakusketa 10:00ak arte izango da eta lehenago ezingo da ezer saldu. Azoka arratsaldeko 15:00etan amaituko da, eta ordu horretarako postuak jasota egongo dira. Bakoitza non jarri Udalak erabakiko du.

2.- Partehartzaileek norberak landutako barazki eta frutak aurkeztu beharko dituzte.

3.- Lehiaketak bi atal berezi izango ditu:

a)Barazkiak

b)Frutak

4.- Lehiaketarako epaimahaia Debako Udalak izendatuko du, kontuan harturik gai honetan adituak diren erakunde publiko nahiz pribatu edo jakitunen iritzia. Epaimahaiaren erabakia aldaezina izango da eta horretarako honako irizpideak jarraituko dituzte:

a)Kalitatea

b)Aurkezteko era

c)Aniztasuna

Epaimahaiak sariren bat eman gabe utzi dezake

5.- Baldintzak:

a)Barazkiak: gutxienez sei barazki mota ezberdin aurkeztu beharko dira, gutxienenez bi kilo mota bakoitzeko. Aleka saltzen diren produktuak berriz, gutxienez dozena bat mota bakoitzeko.

b)Frutak: gutxienez sei fruta mota ezberdin aurkeztu beharko dira eta gutxienez bi kilo mota bakoitzeko.

6.- Lehiaketako aipaturiko baldintzak betez gero, 60 eurotako dieta banatuko zaie.

7.- Sariak:

1. goa 300 euro.

2.a 250 euro.

3.a 200 euro.

Posturik onena 150 euro.

Herriko posturik onena 150euro

GAZTA LEHIAKETA.

 1.-Lehiaketan parte hartzeko gazta udaletxean aurkeztuko behar dira hamarretatik hamaikak bitartean.

2.-Partaideek 12 eurotako dieta izango dute.

3.-Sariak:

1.goa 350 euro

2.a 300 euro

3.a 250 euro

Saritu gabeko herriko lehena 200 euro

DEBA ARROAKO XIV. EZTI LEHIAKETA

1.-Lehiaketan parte hartzeko ezti gordinak eta berotu gabekoak izan beharko dira.

2.-Eztia eskualdean ekoiztua izan behar da.

3.-Partaideak bi ezti pote berdin aurkeztu behar ditu.

4.-Lehiaketan aurkeztutako eztiak norberarena izan behar du.

5.-Epaimahaikoek honako irizpideak jarraituko dituzte:

a.-Aurkezpena b.-Hezetasuna d.-Usaina f.-Dastamena

6.-Sariak:

1.-150 euro

2.-125 euro

3.-100 euro

7.-Partaideek 10 eurotako dieta izango dute.

8.-3 ezti irabazleak, Gipuzkoako Ezti Lehiaketarako sailkatuko dira.