Uxue Alberdiren "Hetero" liburua izango da irakurketa klubeko saio berriaren hizpide
2025ko apirilaren 14aSaioa apirilaren 30ean egingo da, 19:00etatik 20:30era bitartean, Asier Serranoren eskutik. Parte hartzeko, aldez aurretik izena eman beharko da liburutegian. Horrez gain, Aste Santuetako oporraldia dela eta, apirilaren 22tik 25era bitartean, liburutegia goizez egongo da zabalik.
Debako Ostolaza Udal Liburutegiak irakurzaletasuna sustatzen jarraitzen du eta, horren harira, datorren apirilaren 30ean Irakurketa Klubaren saio berria egingo da. Oraingoan, euskal idazlea den Uxue Alberdiren Hetero liburua izango da hizpide, 19:00etatik 20:30era bitartean. Saioa Asier Serranok gidatuko du, modu sakon eta kolektiboan.
Irakurketa Klubeko saioan parte hartu nahi dutenek aldez aurretik izena eman beharko dute liburutegian bertan. Ekintza hau 16 urtetik gorako herritarrei dago zuzenduta, eta doakoa da. Informazio gehiago jasotzeko edo izena emateko, interesa dutenek 943 192 560 edo 697 444 074 telefono zenbakietara deitu dezakete, edo mezu bat bidali ostolaza@deba.eus helbidera.
Aldaketak liburutegiko ordutegian
Era berean, Aste Santuko oporraldia dela eta, ordutegi berezia izango du liburutegiak datozen egunotan; apirilaren 14tik 16ra bitartean goizez zein arratsaldez irekita egongo da, eta apirilaren 22tik 25era bitartean, berriz, goizez: helduen liburutegia 9:00-14:00 bitartean eta haur eta gazteen liburutegia 10:00-13:00 bitartean.
Era berean, liburutegiko buzoia itxita egongo da apirilaren 16tik 22ra eta 25etik 27ra.