Uztailaren 16an egingo dira Debako Udaleko idazkari kargua hautatzeko oposizio-faseko azterketak
2026ko uztailaren 3aProbak Debako kiroldegian (Mogel 18) egingo dira eta elkarren segidan garatuko diren bi ariketa kanporatzailez osatuta egongo dira, test batez eta azterketa teoriko-praktiko batez, hain zuzen ere.
Datorren ostegunean, uztailak 16, 09:00etan, Debako kiroldegian (Mogel 18), Debako Udaleko idazkaria hautatzeko oposizio-prozesuko lehen bi probak egingo dira. Deialdiak bi ariketa baztertzaile biltzen ditu, izangaien ezagutza teorikoak eta gaitasun praktikoa neurtzeko.
Lehenengo proba test motako azterketa izango da, 60 galderaz eta erreserbako 10ez osatua, erantzun zuzen bakarrarekin. Akats bakoitzak zuzen baten herena kenduko du. Gehieneko puntuazioa 100 puntukoa izango da, eta gutxienez 50 puntu lortu beharko dira gainditzeko, edo prozesuan ezartzen den mozketa.
Jarraian, azterketa teoriko-praktikoari bide emango zaio, galdera laburrak eta kasu praktiko bat bereizten dituen bi zatiko probaren bidez. Ariketa honetan 50 puntu eskuratu ahal izango dira gehienez, eta nahitaezkoa izango da gutxienez 25 puntu lortzea gainditutzat jotzeko.
Kasu praktikoa ebazteko baimendutako erabil daitekeen materialari lotuta, paperezko araudia soilik erabili ahal izango da. Testua azpimarratuta edo nabarmenduta egotea baimenduta egongo da, baina ez da onartuko eskuz idatzitako oharrik edo iruzkinik, ezta iruzkindutako arau-bildumarik edo antzeko materialik ere.
Denboraren antolaketari dagokionez, lehen zatiak (testak eta galdera laburrek) bi orduko iraupena izango du eta, hogei minutuko atsedenaldiaren ostean, kasu praktikoari ekingo zaio beste bi ordu eta erdiz.
Udalak gogorarazi du proba horiek lanposturako sarbidean berdintasuna, merezimendua eta gaitasuna bermatzea helburu duen hautaketa-prozesu baten parte direla.
Deialdiari buruzko informazioa hemen