Uztailaren 2an inauguratuko da 'Ohiko lekuak' erakusketa

2022ko ekainaren 30aUztailaren 2an inauguratuko da 'Ohiko lekuak' erakusketa

Euskal artista garaikide berrien lanak ezagutarazteko asmoz, Debako Udalak Arte eskola bizirik taldearekin elkarlanean gazteen arte bisual lehiaketa aurkeztu zuten apirilean, eta uztailaren 2tik aurrera, irabazleen lanak erakutsiko dira Santa Maria elizako klaustroan egingo den erakusketan. Uztailaren 31 bitartean egongo da ikusgai.

Sara Berasaluce eta Yone Estivariz artista irabazleen lanak biltzen dituen 'Ohiko lekuak' erakusketak bi begirada, bi leku eta bi memoria lotzen ditu argazki-proiektuan, espazioarekin eta bertan bizi diren izakiekin sortzen diren harreman intimoen bidez.

Bizi izandakoaren eta ahaztutakoaren eremuan, oroitzapenak agertzen diren iruditeria bat eraikitzen da; autobiografiak lotzen dituen memoriaren bidea marrazten duen mapa bat bailitzan. Irudiak familia-espazioen ingurukoak dira, erabat desberdinak eta, hala ere, aztoragarriki antzekoak. Begirada eutsia, bizitza osoko oroitzapenak dituena.

Toki bera, leku desberdina” kontzeptua planteatzen du, edozein erretinatan erregistratutako oroitzapenari lotu lekiokeena. Artisten esanetan “leku horiek gure oroimenean daude, bai egiten diren argazkietan irudikatzen diren moduan, bai nukleo beretik eraikitako iruditeriaren sorkuntzan.” Gogoeta horren ondoren sortu da argazkilarien arteko topaketa, subkontzientean murgiltzeko dituzten erritualak partekatzen dituztelarik primarioaren bila.