VIII. Maite Etxeberria pala txapelketak baditu irabazleak

2023ko abenduaren 18aVIII. Maite Etxeberria pala txapelketak baditu irabazleak

Guztira 22 bikotek hartu dute parte txapelketan eta lehen mailan Iratxe eta Maite Barruetaeña izan ditu garaile; bigarren mailan, halaber, Edurne Osa eta Amaia Gonzalez.

Joan den larunbatean VIII. Maite Etxeberria pala txapelketaren finala jaso zuen Debako Aldats pilotalekuak. Iruleak Emakume Palistak pilotari taldeak antolatuta, guztira 22 bikotek hartu dute parte lehiaketan, bost taldetan banatuta eta bi maila bereizirekin. 

Horri jarraiki, lehen mailan Mutrikuko Iratxe eta Maite Barruetaeña suertatu ziren garaile, Elgoibarko Yoli Mateos eta Maria Badiolaren aurka. Bigarren mailan, halaber, Edurne Osa (Zizurkil) eta Amaia Gonzalezek (Andoain) osatutako bikoteak irabazi zuen finala, Debako Marilu Albizu eta Maddi Ciaranen aurka. 

Sariak Monica de Prado kirol zinegotziak banatu zituen eta behin txapelketa bukatuta, anaitazun bazkaria egin zuten parte-hartzaile guztiek, lehiaketari amaiera biribila emateko.