Willy Berasaluze debarraren "Hutsuneak" eta edoskitze naturalaren inguruko erakusketak ekainean Deban

2025ko ekainaren 4aWilly Berasaluze debarraren "Hutsuneak" eta edoskitze naturalaren inguruko erakusketak ekainean Deban

Hutsuneak erakusketa ikusgai egongo da ekainaren 6tik 8ra bitartean Agirre Jauregian eta giza esperientziaren “hutsune” emozionalak eta sentsorialak aztertzen ditu. Era berean, ekainaren 13tik 15era bitartean edoskitze naturalaren inguruko argazki erakusketa egongo da ikusgai Pleno aretoan, Debabarrenako OSIko emaginek antolatua.

Ekainaren lehen hamabost egunetan bi erakusketa desberdin jasoko ditu Debak, “Hutsuneak” deiturikoa bata eta edoskitze naturatalen ingurukoa bigarrena. 

Lehen erakusketa, ekainaren 6tik 8ra egongo da ikusgai Agirre Jauregian. Willy Berasaluze artista debarraren lanez osatuta, giza esperientziaren parte diren espazio, emozio eta absentzien inguruan hausnartzera gonbidatzen du ikuslea. Teknika zaindu eta begirada sentikorraren bidez, Berasaluzek absentzia, isiltasuna eta bizipen intimoenak eratzen dituzten hutsune ikusezin horiek aztertzen ditu bere irudietan. 

Willy Berasaluze Debako argazkilari eta artista bisuala da, bere lanetan teknika eta sentsibilitatea uztartzeko duen gaitasunagatik ezaguna. Bere lanaren ezaugarria gai sakon eta emozionalak aztertzea da, argazkia giza esperientziaren alderdiei buruz ikuspegi pertsonal eta artistiko batetik hausnartzeko bitarteko gisa erabiliz.

Erakusketa zabalik egongo da ondorengo ordutegian: ostirala 6, 19:30ak arte; larunbata 7, 10:00etatik 13:00etara eta 14:30etatik 19:00etara; eta igandea 8, 10:00etatik 13:00etara.

Edoskitze naturalaren erakusketa

Halaber, ekainaren 13tik 15era bitartean, edoskitze naturalari buruzko erakusketa ere izango da, azken hau Debabarrenako OSIko emaginek gidatua. Erakusketa udaletxeko osoko bilkuren aretoan bisitatu ahal izango da eta amatasunaren funtsezko alderdi bati buruzko begirada hurbila eta errespetuzkoa eskaintzen dio. Erakusketa honen ondutegia ondorengoa izango da: ostirala 18:30-20:30 eta larunbat eta igandean 12:00-15:00.

Debako Udalak herritarrak bi erakusketetara hurbiltzera animatzen ditu, aurkezten dituzten alderdi ezberdinei buruz gozatzeko eta hausnartzeko, esperientzia kultural aberasgarri batera gonbidatuz.