XLV. Kaleko margo sariketa

2014ko irailaren 9aXLV. Kaleko margo sariketa

Haitz Haundi Elkarte Artistikoaren eta Diego Sagredo Fundazioaren laguntzarekin, XLV. Kaleko margo sariketa antolatuko du Udalak datorren Irailaren 13an. Hitzordu honek, Debako udalerriaren esentzia euren mihisetan jasoko duten inguruko herrietako artistak bilduko ditu.

Lehiaketa larunbata irailaren 13an goizean egingo da eta 16 urtetik gorako margolariei zuzenduta dago. Goizeko 9etan hasita, bi orduz Agirre Jauregian mihisei zigilua jartzeko aukera izango dute partehartzaileek eta lanak eguerdiko 14ak baino lehen entregatu beharko dira leku berean. Gaia librea izango da baina Debako alderdiren bat irudikatu beharko dute lanek.

Epaimahaiaren erabakia arratsaldeko 18etan jakingo da eta ondoren sarien banaketa egingo da. Guztira, lehiaketak 2.600 euro banatuko ditu 8 saritan; 4 Udaletxeak emango ditu eta gainontzekoak Diego Sagredo Fundazioak.

Lehiaketaren irabazleak 600 euroko saria jasoko du; bigarrenak 450 eta hirugarrenak 300. Hiru sari hauek eta herriko lehen klasifikatuarena (200 euro) Udaletxeak emango ditu.

Sari berezien artean daude 300 euroko "Maria Esperanza Chavarri" akuarela saria eta 150 euroko"Marques de Prado Ameno" saria; azken  hau 21 urtetik beherako artistei zuzendua. "Blanca Vilallonga" sariak itsasoa gaitzat duen lanik onena sarituko du 300 eurorekin. Sari berezi hauek eta lehiaketako 4. sailkatuaren saria (300 euro) Diego Sagredo fundazioak emango ditu.

Lehiaketako lan guztiak Agirre Jauregian egongo dira erakusgai hurrengo astean.

Deskargatu hemen lehiaketako oinarriak.