Zabalik da Debako gabonetako tailer ekologikoan izena emateko epea
2025ko azaroaren 24aTailerra abenduaren 6tik 8ra bitartean ospatuko da Musika Eskolako erakusketa aretoan, eta 5 eta 12 urte bitarteko haurreri zuzenduta dago. Izena emateko epea azaroaren 30era arte egongo da zabalik. Helburua nagusia ingurumena zaintzeko kontzientzia sustatzea, materialen berrerabilera, sormena, talde-lana, kontsumo arduratsua eta jai artistiko eta jasangarriak gozatzeko aukera bultzatzea da.
Debako Udalak haurrei zuzendutakogabonetako apaingarri ekologikoak egiteko tailer programa bat antolatu du. Tailerrak abenduaren 6an eta 8an egingo dira Musika Eskolako erakusketa aretoan, eta 5 eta 12 urte bitarteko haurrei daude zuzenduta. Parte-hartzaileak adin-tarteen arabera antolatutako ordutegi ezberdinetan banatuko dira.
Helburua da haurrak asmatzaile ekologiko bihurtzea eta material birziklatu zein naturalekin gabonetako bolak, zuhaitzak, koroak edota beste apaingarri batzuk sortzeko gaitasuna garatzea. Sormena sustatzeaz gain, ingurumen kontzientzia sustatzea, talde-lana eta berrerabilera, kontsumo arduratsua edo jai jasangarriago eta artistikoagoak gozatzeko balioak lantzea da helburua.
Tailerraren egitura eta garapena
Saio bakoitzaren iraupena ordabete eta erdi eta bi orduren artean izango da. Tailerra ongietorriaz hasiko da eta materialek bizitza berria izan dezaketela hausnarketa kolektibo batekin jarraituko du; ondoren, sortze-lan librea egingo da, non talde bakoitzak bere proiektu dekoratiboa garatuko duen; eta azkenik, “Etorkizuneko EkoGabona” izeneko erakusketa kolektibo batekin amaituko da, non egindako lanak udal espazioan edo plazan aurkeztuko diren. Jarduera guztiz euskaraz garatuko da, ingurune ludiko eta parte-hartzailean, hizkuntza erabilera eta adierazpen artistikoa sustatzen dituena.
Hezkuntza-taldea eta materialen kudeaketa
Hezkuntza-taldea monitore nagusi batek eta bi laguntzailek osatuko dute. Monitore nagusia tailerra dinamizatzeaz eta azalpenak emateaz arduratuko da, eta laguntzaileek praktiketan eta materialen kudeaketan lagunduko dute. Antolakuntzak behar diren material guztiak emango ditu, lehentasuna emanez birziklatu eta ekologikoak diren baliabideei, hala nola kartoia, papera, tapoiak, taulekak, soka, pintura, kola eta purpurina biodegradagarria. Parte-hartzaile bakoitzak etxetik zerbait ekar dezake mahai komuna aberasteko.
Izena ematea azaroaren 30era arte egongo da zabalik, eta honako esteka honen bidez egin daiteke: https://labur.eus/gabonetakoapaingarrientailerra
Informazio gehiago eskuratzeko, antolakuntzarekin harremanetan jar daiteke ondorengo helbide elektronikora idatziz maddi.gurruchaga@alumni.mondragon.edu edo 688 760 681 telefono-zenbakira deituz.
Debako Udalak udalerriko haurrak tailer honetan parte hartzera animatzen ditu; jarduera honek jasangarritasuna, artea eta hezkuntza uztartzen ditu, eta haurrei Gabonak modu berezi eta sortzaile batean bizitzeko aukera ematen die.