Zabalik da "Kolorez Blai" udalekuetan izena emateko epea

2025ko maiatzaren 6aZabalik da "Kolorez Blai" udalekuetan izena emateko epea

Udalekuak bi txandatan egingo dira: batetik, ekainaren 30etik uztailaren 11ra, 2019an, 2018an eta 2017an jaiotako haurrentzat; bestetik, ekainaren 14tik 24ra, 2013 eta 2016 urteen artean jaiotakoentzat. Interesa duten pertsonek aurrez aurre eman ahal izango dute izena maiatzaren 11ra arte Zuhatza Euskara Elkartean edo Berriketan webgunean.

Urtero bezala, Debako Udalak, Zuhatza Euskara eta Kolore Anitz elkarteen bitartez, "Kolorez Blai" udalekuak antolatu ditu umeentzat, udako oporretan aisialdi eta denbora libreko eskaintza dibertigarria izan dezaten.

Ohi bezala, udalekuak adinaren arabera bereizitako bi txandatan egingo dira. Lehen txanda ekainaren 30etik uztailaren 11ra izango da, eta HH5 (2019) eta LH1-2 (2018-2017) bitarteko adingabeei zuzenduta dago. Bigarren txanda, berriz, uztailaren 14tik 24ra egingo da, Lehen Hezkuntzako 3. mailatik 6. mailara bitarteko ikasleentzat (2016-2015-2014-2013).

Udalekuak astelehenetik ostiralera egingo dira, 09:30etik 13:00etara. Salbuespena uztailaren 24a izango da, eta egun horretan 16:30ak arte luzatuko da, uztailaren 25ean jaieguna delako, eta beraz, ez delako jarduerarik egongo.

Izena emateko epea maiatzaren 11ra arte egongo da zabalik

Izen-ematea maiatzaren 11ra arte egin ahal izango da, bi modutara:

  • Online, www.berriketan.eus/udalekuak webgunearen bidez.

  • Aurrez aurre, Zuhatza Euskara Elkartean (Ifar kalea 12, behea), hurrengo egunetan eta orduetan: apirilaren 30ean eta apirilaren 5ean, 7an eta 9an, 10:00etatik 12:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.

Gogorarazten da plazak mugatuak direla, eta eskainitako plazak baino eskaera gehiago egonez gero, zozketa egingo dela. Zozketa horretan, lehentasuna izango dute Deba-Itziarren eskolatutako haurrek.

Prezioak eta laguntzak

Izena emateko prezioa 50 eurokoa da parte-hartzaile bakoitzeko. Familia ugariek 45 euro ordainduko dituzte, eta gizarte-prestazioen onuradun direnek, hala nola BGDS, DSBE edo GLL, 9 euro baino ez dituzte ordainduko.

Ordainketa Kutxabanken ES29 2095 4408 5410 6124 0171 kontuan sartuta egin beharko da, eta kontzeptu horretan inskribatutako haurraren izen-abizenak adierazi beharko dira. Informazio gehiago nahi izanez gero, familiek 641 46 52 42 telefonora deitu dezakete, baita koloreanitz@gmail.com helbidera idatzi ere.