Zabalik dago Artzabal auzoan kokatutako herri bidearen konponketa lanetarako lizitazio prozesua
2026ko otsailaren 20aLan hauek bide segurtasuna hobetzea eta herri bideen funtzionaltasuna berreskuratzea dute helburu, zabalera handituz, hondatutako eremuak konponduz eta iraunkortasun eta irisgarritasun handiagoa bermatuz. Lanen aurrekontu osoa 84.766,52€-koa izango da, eta proposamenak martxoaren 10a bitarte aurkez daitezke, Eusko Jaurlaritzaren kontratzailearen profil-ean, Debako Udaleko erregistro elektronikoan edo Debako Udaleko bulegoetan presentzialki.
Debako Udalak Artzabal auzoan kokatutako bi herri bide publikoen konponketa lanetarako lizitazio prozesua ireki du, 029027BN eta 029027.2BN bideak zehazki. Bide hauek udalerriko hainbat guneren arteko lotunean garrantzi handia dutenez, egoera kaltetuan daude, pitzadurak eta hondoratutako guneekin eta horrek zirkulazioa zailtzen du eremuan. Segurtasuna eta funtzionaltasuna hobetzeko, esku-hartze integral bat egingo da.
Lehen herri bideak N-634 errepidea Sasiolako harrobi inguruarekin lotzen du eta, halaber, Debako hilerri berriaren ondotik igarotzen da. Konpondu beharreko zatia N-634 errepidetik hasten da eta bigarren herri-bidearen hasierara arte doa, hormigoizkoa izanik. Bestalde, bigarren pasaguneak lehen bidea Etxeberri baserriarekin lotzen du, eta osorik konponduko da. Zati honek 755 metroko luzera eta 3-3,5 metroko zabalera du.
Lan hauek bi helburu nagusi izango dituzte: batetik, N-634 errepidea eta hilerri berria lotzen duen tartearen zabalera handitzea, ahal den neurrian, ibilgailuen gurutzaketak seguruagoak izan daitezen. Bestetik, hilerritik Etxeberri baserriraino doan zatia konpontzea, bertako bide kaltetuenak eta hondoratuak kenduz eta zoladuraren iraunkortasuna eta funtzionaltasuna bermatuz.
Egin beharreko lanak
Egin beharreko lanak honakoak izango dira:
Lan hauek bi helburu nagusi izango dituzte: batetik, N-634 errepidea eta hilerri berria lotzen duen tartearen zabalera handitzea, ahal den neurrian, ibilgailuen gurutzaketak seguruagoak izan daitezen. Bestetik, hilerritik Etxeberri baserriraino doan zatia konpontzea, bertako bide kaltetuenak eta hondoratuak kenduz eta zoladuraren iraunkortasuna eta funtzionaltasuna bermatuz.
Egin beharreko lanak
Egin beharreko lanak honakoak izango dira:
Bidea garbitzea: Lur, adar eta belarrak bide-ertzean pilatuta dauden guneetan garbitu, eta bide gainean dauden zikinkeriak eta material solteak kentzea.
Eraispenak eta hondeaketak: Hormigoizko zoladura moztu, eraitsi eta kendu egingo dira. Lur begetalean hondeaketa lanak egingo dira bidea zabaltzeko.
Hormigoia eta betelanak: 15 cm-ko lodierako hartxintxarra geruza bat jarriko da, harri-lubeta laua egingo da, harriak garraiatuko eta jarriko dira oinarririk gabe dauden puntuan, eta jardinera motako zintarria jarriko da.
Asfaltatzea: Bideko gainazala fresatuko da, hondoratutako eremuak birprofilatuz eta asfaltozko aglomeratu beroko geruza bat zabaltzea.
Pintura: Oinezkoen eremua mugatzen duen lerroa pintatuko da eta oinezkoen ikonografia aplikatuko da.
Lan hauen aurrekontu osoa 84.766,52€-koa izango da, eta lanak egiteko epea 30 egun naturalekoa izango da. Proposamenak martxoaren 10era arte aurkez daitezke, Eusko Jaurlaritzaren kontratazio perfilaren bidez, Debako Udaleko erregistro elektronikoan edo Debako Udaleko bulegoetan (Portu kalea 1, 20820 Deba, Gipuzkoa) presentzialki.
Informazio gehiago eskuratzeko, baldintza tekniko eta administratiboen pleguak Debako Udaleko kontratzailearen profil-ean daude eskuragarri.