Zabalik dago Kolorez Blai udalekuetan izena emateko epea

2026ko martxoaren 25aZabalik dago Kolorez Blai udalekuetan izena emateko epea

Apirilaren 15era arte egongo da zabalik Kolorez Blai udalekuetan izena emateko epea. Izen-ematea online egin beharko da barrena.eus/kolorezblai webgunean, baina presentzialki egiteko aukera ere egongo da, Zuhatza elkartearen bulegoan (Ifar kalea 12, behea). Harremanetarako 641 46 52 42 telefonora deitu edo koloreanitz@gmail.com helbidera idatzi.

Zabalik dago Kolorez Blai udalekuetan izena emateko epea. Kolorez Blai udarako udaleku irekiak HH4tik LH6ra bitarteko haurrei zuzenduta daude. Udaleku hauetan, euskararen erabilera eta gizarte-balioak sustatuz, haurrek hezkuntza, aisialdia eta ingurumenarekiko konpromisoa uztartuko dituzte.

2026ko ekainaren 29tik uztailaren 24ra ospatuko dira, eta parte-hartzaileek bi astez edo hilabete osoan eman ahal izango dute izena.  HH4tik LH4ra arteko neska-mutilek, udaleku irekietan ez ezik, zaintza zerbitzuan ere eman ahalko dute izena.

Zerbitzuaren egitura

Zerbitzua ekainaren 29tik uztailaren 24ra bitartean antolatuko da, astelehenetik ostiralera, eta hiru modalitate bereiziko dira, haur bakoitzaren adinaren eta beharren arabera:

  • Zaintza zerbitzua: HH4-HH5 eta LH1-LH4ko umeentzat. Aurten, zaintza zerbitzuan izena emateko aukera egongo da, 08:00etatik 10:00etara. 

    • Udaleku Irekia 1: HH4-5 eta LH1-4ko umeentzat, 10:00etatik 13:30era.

    • 1. Hamabostaldia: ekainak 29 – uztailak 10

    • 2. Hamabostaldia: uztailak 13 – uztailak 24

    • Hilabete osokoa: ekainak 29 – uztailak 24

    Ordutegi berezia, irteerak daudenean: 10:00-17:00. Hamabostaldi bakoitzean irteera bat LH1-LH4ko taldeentzat.

    • Udaleku Irekia 2: LH5 eta LH6ko ikasleentzat, 10:00etatik 13:30era.

    • 1. Hamabostaldia: uztailak 13 – uztailak 24

    Ordutegi berezia, irteerak daudenean: 10:00-17:00. Hamabostaldi honetan, bi irteera LH5-LH6ko taldeentzat.

    Prezioak

  • Hamabostaldi bat:

  • Arrunta: 62 € | Familia ugaria: 49,60 € | GL: 12,40 €

  • Hamabostaldi bat + zaintza zerbitzua

  • Arrunta: 97,40 € | Familia ugaria: 77,90 € | GL: 19,50 €

  • Hilabete osoa 

  • Arrunta: 123 € | Familia ugaria: 98,40 € | GL: 24,60 €

  • Hilabete osoa + zaintza zerbitzua 

  • Arrunta: 193,30 € | Familia ugaria: 154,65 € | GL: 38,65 €

  • Ordainketa egiteko ondorengo kontu korrontean egin beharko da: Kutxabank ES29 2095 4408 54 106124071. Kontzeptuan parte-hartzailearen izen-abizenak jarri beharko da.

    Ordainketa egiteko ondorengo kontu korrontean egin beharko da: Kutxabank ES29 2095 4408 54 106124071. Kontzeptuan parte-hartzailearen izen-abizenak jarri beharko da.

    Izen-ematea 

    Izen-ematea apirilaren 15ean amaituko da. Online egin beharko da barrena.eus/kolorezblai webgunean, baina presentzialki egiteko aukera ere egongo da Zuhatza elkartearen bulegoan (Ifar kalea 12, behea).

    Plazak mugatuak dira; plaza kopurua gaindituz gero, izena eman dutenen artean zozketa egingo da. Lehentasuna Deba eta Itziarren eskolatutako haurrei emango zaie.

    Harremanetarako  641 46 52 42 telefonora deitu edo koloreanitz@gmail.com helbidera idatzi.