"Zu hurrengoa - En la diana" erakusketa inauguratu da gaur Deban
2026ko urtarrilaren 31aGaur, 12:00etan, ospatu da irekiera ekitaldia Agirre Jauregiko erakusgelan, bisita gidatu batekin. Erakusketa otsailaren 15era arte egongo da ikusgai, honako ordutegian: astelehenetik ostiralera 17:30etik 19:30era, eta asteburuetan 12:00etatik 14:00etara.
Atzo ospatu zen Indarkeria Ezaren eta Bakearen Eskola Eguna, Mahatma Gandhi hil zuten eguna gogoratzeko. Data esanguratsu horretatik abiatuta, Debako Udalak, Bizikidetza Batzordearen bidez, memoria sustatzeko eta gogoeta egiteko erakusketa jarri du abian.
“Zu hurrengoa – En la diana” erakusketa GFAk sustatu eta Baketik Fundazioak egindako ikerketa baten emaitza da. Erakusketa honek motibazio politikoagatik egindako indarkeria eta terrorismo testuinguruan izandako mehatxu larriak eta jazarpen-indarkeriak ezagutzeko aukera eskaintzen du. Urte luzez, herritar askok pairatu dituzte ordezkari politikoen aurkako indarkeria, adierazpen askatasunaren kontrako mehatxuak, estortsio ekonomikoa eta ondasunen aurkako erasoak. Ikusleek sufrimendu horien errealitatera gerturatzeko aukera izango dute, oraindik ere ondorio horiek jasaten dituzten pertsonen, familien eta kolektiboen bizipenak ikusgai jarriz.
Erakusteraren xehetasunak
Irekiera ekitaldia gaur, urtarrilak 31, ospatu da goizeko 12:00etan bisita gidatu batekin, eta ekitaldia herritar eta elkarte guztientzat egon da zabalik. Erakusketa otsailaren 15era arte egongo da ikusgai Agirre Jauregiko erakusgelan, honako ordutegian: astelehenetik ostiralera 17:30etik 19:30era, eta asteburuetan 12:00etatik 14:00etara
Helburu nagusia da Deban giza eskubideen urraketa mota guztiak ezagutu, entzun eta aitortzea, herritarren arteko elkarbizitza oinarri hartuta. Horregatik, Debako Udalak herritar guztiak erakusketara gerturatzea animatzen ditu.