Debako Erraldoiak

"Tarinak" Debako erraldoien eta buruhandien konpartsa

Debako erraldoien eta buruhandien konpartsa gure jaietako elementu karismatikoenetako bat da. Zalantzarik gabe, herriko sinboloak dira. Konpartsa 13 irudiz osatuta dago: 3 erraldoi bikote eta 7 buruhandi. "Tarinak" taldeko kideek ateratzen dituzte kalejiran Lizarrako gaiteroen doinuez lagunduta. Hauek dira urtean zehar Deban egiten dituzten ateraldiak:

  • Maiatzeko 3. igandea: Debarren Eguneko Erraldoien Alardea, desfilea 11:30ean eta agurra 17:00etan.
  • Abuztuak 14: San Roke jaien hasiera,18:00etan.
  • Abuztuak 15: Umeen eguna, erraldoi txikiak 11:00etan.
  • Abuztuak 16: San Roke prozesioa, 9:30ean eta kalejira 19:30ean.
  • Abuztuak 18: Erraldoien agurra, Lizarrako gaiteroekin eta Debako Bandarekin, Plaza Zaharrean 19:30ean.
  • Koreografiak:

    Erraldoiak

    Errege eta erregina

    1949an erosi zituen Udalak Zaragozan. Serieko bi irudi dira. Pepita Beristainek jantzi zituen, eta gerora Jose Ignacio Urbietak egin zizkien ukitu eta konponketak.

    • Sortze-urtea: 1949
    • Egilea: Seriekoak. Zaragoza.
    • Konponketak: Jose Ignacio Urbieta Egaña
    • Jantziak: Pepita Beristain (Pepita Arriola)
    • Altuera: 3,33 m erregeak eta 3,22 m erreginak.
    • Pisua: 35 kg

    Carlos Monte

    Carlos Alcibar "Carlos Monte" Debako geltokiko maletazaina izan zen. Oso pertsonaia ezaguna izan zen eta 80. hamarkadaren erdialdera Udalak erabaki zuen bere omenez erraldoi bat egitea.

    Pepe Izaga

    Jose Izaga Garaizabal Debako musika bandako zuzendaria izan zen. 80. hamarkadadaren erdialdera Udalak erabaki zuen bere omenez erraldoi bat egitea.

    Gomazko erraldoi txikiak:

    2024an, Debako Udalak erabaki du herriko pertsonai propioak diren Carlos Monteren eta Pepe Izagaren miniaturazko erreplikak egitea, eta Debarren egunean jendaurrean aurkeztu ondoren, turismo bulegoan jarriko dira salgai.

    • Egilea: Gigantes Platero S.L.
    • Urtea: 2024

    • Egilea: Gigantes Platero S.L.
    • Urtea: 2024

    Salvador Martinez

    Juan Carlos Duñabeitia

    Salvador Martinez eta Juan Carlos Duñabeitia Lizarrako gaiteroak dira, Debako Erraldoi taldearekin ateratzen diren gaiteroak. 1985. urtetik, urtero-urtero Debako jaietan parte hartzen dute, eta beraien profesionaltasuna, karisma eta inplikazioa direla eta, erraldoi-txiki bikote honen protagonistak izatea ondo merezia dute.

    • Sortze-urtea: 2005
    • Egilea: Willy Berasaluze (Deba)
    • Jantziak: Luisa Carrasco (Deba)
    • Altuera: 2,22 m eta 2,33 m
    • Pisua: 10 kg.

    Buruhandiak

    Zezena - Zuhaitza - Iratxoa - Sorgina

    • Sortze-urtea: 2005
    • Egilea: Ivan de Leon Blanco (Palencia)
    • Jantziak: Ivan de Leon Blanco (Palencia)

    Paletas eta Txankletas pailazoak - Tony tigrea - Maguila tximua

    • Sortze-urtea: 2008
    • Egilea: Xabier Garate (Irun)
    • Jantziak: Miriam Martin (Deba)

    Paletas, Txankletas, Tigrea eta Tximua baino lehen, urte askotan zehar, serieko lau buruhandi izan genituen Deban: Pailazo, Popeye, Pirata eta Mickey Mouse.