Gaztelekua

Debako Gaztelekua 2003.urtetik herriak duen baliabideetako bat da, Udaleko Gazteria eta Kirolak Sailetik bideratu eta Zehar Heziketa eta Programak elkarteak kudeatzen duena. Erakundearen helburu nagusia da nerabezaroan dauden 12-17 urte bitarteko gaztetxoei aisialdi eraikitzaile bat garatzen lagundu eta beraien prozesu pertsonal eta sozialei elementu aberasgarriak gaineratzea.

 

Informazio orokorra

Helburuak

Instalakuntzak

 

Informazio orokorra

Harremanetarako

  • Helbidea: Osio kalea 7, 1. solairua
  • Tel.: 943 192 762

Ordutegia

  • Asteartetik ostegunera: 17:00etatik 19:00etara
  • Ostiral, larunbat eta igandetan: 17:00etatik 20:30era.

Helburuak

  • Gazteriarentzako interesgarria izan daitekeen informazioa eskaintzea.
  • Gazteriaren grinak eta beharrak ezagutzea.
  • Udaleko sail ezberdinei gazteekin erlazionatutako informazioa bidaltzea.
  • Gaztelekuko ekipamendua mantendu eta Debako Udaleko gazteria sailak urtero prestatzen dituen ekimenak garatzea.

Instalakuntzak

300m2 dituen lokalak honako instalakuntzak ditu:

  • Ikasgela: institutuko lanak egiteko lekua.

  • Dantza gela: areto handi eta balioanitza. Besteak beste, asteburuetan pelikulak ikusteko.

  • Ekintzen espazioa: ping-pong, futbolina, mini-futbolean… aritzeko.

  • Egongela: mahai jolasak, eskulanak, sofak, billarra, labea, mikrohuina…

Egongela Dantza gela

Ikasgela Ekintzen espazioa

Hezitzaileak:

Bertan lau hezitzailek egiten dugu lana. Urteak daramatzagu proiektu honetan eta gazte asko eta lagun talde asko ezagutu ditugu. Aldaketa handiko garaiak dira zuen seme-alaba eta familientzat. Haur bat izatetik heldu izaterako trantsizio honetan eragin nahi dugu guk ere. Aisialdiaren garrantzian sinesten dugu, berdinen arteko harreman eraikitze osasuntsuan.

Gaztelekuko ekintza bereziak:

Eskolako oporren garaian, gabonak, inauteriak, aste santua eta uztailean irteerak egiteko aprobetxatu ohi dugu. Elkarrekin autonomia maila eta ardura maila ezberdinetako proiektuak garatuz.