Ostolaza udal liburutegia

Informazio orokorra

  • Helbidea: Astillero kalea 6-8
  • Telefonoa: 943 19 25 60
  • e-posta: ostolaza@deba.eus

Ordutegia

Neguan

  • Helduen liburutegia: astelehenetik ostiralera, 10:00-13:00 / 16:30-20:00
  • Haur eta gazte liburutegia (2-15 urte bitartekoentzat): astelehenetik ostiralera

2-6 urte bitartekoak: 16:30-17:30 
7-9 urte bitartekoak: 16:30-19.00
10-15 urte bitartekoak: 16.30-20.00

Udan

  • Helduen liburutegia: astelehenetik ostiralera, 09:00 - 14:00
  • Haur eta gazte liburutegia (2-15 urte bitartekoentzat): astelehenetik ostiralera, 10:00 - 13:00

Zerbitzuak

Liburutegi publikoa informazio, prestakuntza eta aisialdi alorrean dituzun beharrak asetzeko prestatutako zerbitzua duzu. Liburutegi publikoko zerbitzuak berdintasuna du oinarri, eta edonor joan daiteke bertara. 

Helduen liburutegia

  • Kontsulta eta erreferentzia atala
  • eLiburutegia mailegu digitala
  • Irakurketa liburuak maileguan
  • Aldizkariak kontsultan edota maileguan
  • Egunkariak
  • Tokiko Bilduma
  • Wifi gunea
  • Irakurketa suspertzeko ekintzak
  • Fotokopiak
  • Maileguak itzultzeko buzoia
  • Gomendioak

Haur liburutegia

  • Kontsulta eta mailegurako liburuak, aldizkariak, bideoak eta CDak
  • Fotokopiak
  • Gomendioak

Material desberdinak gometxen bidez adinaren arabera sailkatuak daude:

Adin tarteaGometxaren kolorea
2-4 urte gometxarik gabe
5-6 urte Gorria
6-7- urte Horia
8-9 urte Berdea
10-11 urte Urdina
12 urtetik aurrera Gazte literatura

Liburutegiko zerbitzuak nola erabili

Liburutegiko katalogoak informatizatuta eta interneten daude, beraz, edozein dokumenturen bila zabiltzala ere berehala jakin dezakezu non dagoen eta eskuragarri dagoen ala ez. Zerbitzu gunetik eta etxetik ere begiratu ditzakezu.. ELSN Euskal Liburutegi Sare Nazionala on line katalogoa kontsultatzeko nahikoa da egilea, izenburua edo eta gaia idaztea.

www.liburutegiak.euskadi.net

Mailegua

Mailegu zerbitzua erabili ahal izateko Irakurle Txartela aurkeztu behar da. Txartel hau Euskadiko Liburutegien  Sistema Nazionalaren (ELSN) barne dauden edozein liburutegitakoa izan daiteke.

Mailegurako baldintzak:

  1. Zure udal liburutegian guztira 6 dokumentu hartu ahalko dituzu: 3 liburu eta 3 material berezi (DVDak, CDak eta aldizkariak).
  2. Sareko gainerako udal liburutegietan: aurrekoez gain, beste 10 dokumentu gehiago (5 liburu eta 5 material berezi).
  3. Mailegualdia: liburuak 21 egun eta material bereziak 7 egun.
  4. Mailegu kolektiboa: entitateek mailegu baldintza bereziak dauzkate.
  5. Erreserbak: erresaerbatutako dokumentuak jasotzeko 2 eguneko epea izango duzu, jakinarazpena egiten den unetik aurrera.
  6. Epea berritzea: kontuan izan behar duzu dokumentuak erreserbatuta badaude, ezingo dituzula berritu.
  7. Isunak: Dokumentuak itzultzeko epeak betetzen ez dituzten erabiltzaileak etzeratutako egun eta dokumentu bakoitzagatik egun bateko zigorra jasoko du, eta zigorra ELSNko sare osorako izango da
  8. Dokumentuak galdu edo hondatzen badira berriak eraman beharko diraliburutegira. hala egin ezean, irakurle Txartela kenduko dizugu eta liburutegiko zerbitzu guztiak erabiltzeko eskubidea galduko duzu.
  9. Lapurtzeko ahaleginak egiten badira liburutegiko irakurlea izateko aukera kenduko da eta bertan sartzea debekatu ere egingo da.
 

Liburutegia ondo zaindu

Liburutegia zerbitzu publikoa da eta guztiok bete behar ditugu bertako arauak:

  1. Maileguan hartutakoa jaso bezala itzuli. Ez apurtu, ez idatzi, ez azpimarratu. Ez egin inolako zuzenketarik.
  2. Liburutegian ezin da jan, edan edo erre.
  3. Altzariak dauden tokian utzi eta  behar bezela erabili
  4. Bizikletak, baloiak, patinak, haurren karrotxoak.... kanpoan utzi behar dira.
  5. Poltsikoko telefonoa aldean badaramazu, sartu baino lehen itzali, liburutegian dauden beste lagunei enbarazu egingo diezu bestela. Liburutegi barruan ez erabili.
Guztion erantzunkizuna da liburutegia zaintzea, funtzionamendu arauak betetzea eta uzten diguten material hori zaintzea, izan ere liburutegia doako zerbitzua izan arren, dokumentuak garestiak dira eta batzuetan benetan bitxiak eta lortzen oso zailak.
 

Bazkide egin

Euskadiko Udal Liburutegi gehienek Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarea osatzen dute eta Debako Ostolaza Udal Liburutegia ere barnean dago. Beraz, bertako bazkide izanez  gero, sare horretan partaide diren beste liburutegietan erabili ahal izango da liburutegiko bazkide txartela.

Bazkide txartela eskuratzeko:

  1. Liburutegian eskuratuko den inprimakia bete behar da (2-15 urte bitartekoei izen-emate orria gurasoek sinatu beharko diete).
  2. Datuak eguneratuak mantendu: helbide edo telefonoa aldatuz gero, edota bazkide txartela galduz gero, liburutegian jakinarazi behar da.
  3. Txartela galduz gero, 3euro kobratuko dira