Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko lizentzia eta erregistroa

Informazio orokorra

Arriskutsua izan daitekeen animaliaren bat eduki, paseatu edo gidatu nahi baduzu, animalia eduki AURRETIK eskatu eta eskuratu behar duzu lizentzia. Albaiteroak eskatuko dizu, mikrotxipa jartzeko.

Txakur arraza batzuk eta haien gurutzaketak arriskutsuak izan daitezkeela jotzen da eta, horregatik, beharrezkoa da animalia horiek toki edo esparru publikoetan edukitzen, gidatzen edo kontrolatzen dituzten pertsona guztiek lizentzia edukitzea. Honakoak dira:

• Pit Bull Terrier
• Staffordshire Bull Terrier
• American Staffodshire Terrier
• Rotweiler
• Dogo Argentino
• Fila Brasilero
• Tosa Inu
• Akita Inu
Talde horretan sartzen dira, baita ere, Euskal Autonomia Erkidegoan txakurrak edukitzeari buruzko 2004ko ekainaren 1eko 101/2004 Dekretuko 10. artikuluan adierazitako ezaugarriak dituzten txakurrak.

Arautegia

- 101/2004 Dekretua, ekainaren 1ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoan txakurrak edukitzeari buruzkoa
- 50/1999 Legea, abenduaren 23koa, arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko lege-araubideari buruzkoa eta hura garatzen duen 2002ko martxoaren 22ko 287/20002 Errege Dekretua.        

Eskaera egiteko baldintzak 

- Adinez nagusia izatea
- Ez edukitzea zigor-aurrekaririk
- Beharrezko gaitasun fisiko eta psikologikoa edukitzea (mediku-agiri bidez egiaztatua)

Lizentzia lortzeko beharrezko dokumentazio

• Eskabidea, beteta
• Eskatzailearen NAN (jatorrizkoa eta fotokopia)
• Eskatzailearen bi argazki, berri samarra, NANaren tamainakoa eta kolorezkoa

• Zigor aurrekaririk ez duela ziurtatzeko agiria (Udalak berak eska dezake, ikus dagokion zapidea).
• Gaitasun fisikoaren ziurtagiria, azterketak egiteko baimena duen zentro batek emana, ibilgailuen gidariek zer gaitasun psikofisikoak behar dituzten xedatzen duen 1985eko abenduaren 6ko 2272/1985 Dekretuarekin bat (jatorrizkoa)
• Gaitasun psikologikoaren ziurtagiria, aurreko puntuan aipatutako zentro batek emana (jatorrizkoa)

• Txakurra erroldatu zeneko inprimakia. Eskaerarekin batera aurkeztu ezean, lizentzia lortu ondorengo 15 egunetan aurkeztu beharko da.
• Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko lizentzia lortzeko udal tasa ordaindu duela egiaztatzen duen agiria.

• Aitorpena, honakoa adierazten duena: eskatzaileari ez zaiola ezarri, ez lege-hauste larriengatik ez oso lege-hauste larriengatik, arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko lege-araubideari buruzko 1999ko abenduaren 23ko 50/1999 Legeko 13. artikuluko 3. atalean aurreikusitako zigor gehigarrietako bat ere. Hala ere, ez da oztopoa izango lizentzia lortu edo berritzeko, lizentzia aldi baterako eteteko zigorra jaso izana, baldin eta, lizentzia eskatzean, aurretik ezarritako etete-zigor hori osorik bete bada.

Txakurra erregistratzeko beharrezko dokumentazio

• Nahiz eta jabea ez den beste hirugarren persona batek zaindu, animaliak egindako kalteei erantzuteko erantzunkizun zibileko aseguruko poliza, gutxienez 120.000 eurokoa.

• Polizaren ordainagiria.

• Euskal Autonomia Erkidegoko Animalien Identifikaziorako Erregistro Orokorrean (AIES) inskribatzeko eskaera eta identifikazio agiria

 Informazio interesgarria

• Animalia saldu, eskualdatu, donazioan eman, hil, ostu edo galduz gero, titularrak jakinarazi egin beharko du Udal Erroldan, gertaeraren berri izan eta berrogeita zortzi orduko epean

• Soinean eraman beharko ditu, batetik, arriskutsuak izan daitezkeen animaliak izateko lizentzia, eta bestetik, txakurra arriskutsuak izan daitezkeen animalien udal erregistroan inskribaturik dagoela egiaztatzen duen agiria

• Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak erkidego batetik bestera eramanez gero (betirako edo hiru hilabete baino gehiagorako), jabeak bertako udal erroldan inskribatu beharko ditu

• Animalia Txakurraren titularraren erantzukizuna izango da txakurra, bere bizitza guztian zehar, indarrean dagoen erantzukizun zibileko aseguru baten bidez aseguratuta edukitzea; horretarako, beharrezko diren berriztapen guztiak egin beharko ditu garaia heltzen denean

• Animalia Txakurra kateaz edo uhalez lotu behar da (gehienez bi metrokoa eta luzaezina) eta arrazaren arabera dagokion muturreko homologatua jarriko zaio. Leku publikoetan pertsona bakoitzak ezin du horrelako txakur bat baino gehiagorekin ibili

Lizentzia lortzeko inprimakiak

Txakurra erregistratzeko inprimakiak