Biztanleen eskubideen askatasuna babestu eta beren segurtasuna ziurtatu.
Udal Ordenantza, Alkatetzaren Bandoak, Barne Arautegiak eta Udaleko beste akordioak behar bezela betearazi.
Bide publikoetan, parke, lorategi eta udaleko beste edozein toki eta ondasunetan gertatzen diren kalteei buruz txostenak egin eta dagokion sailari bideratu.
Udalaren araupean dauden jardueren zilegitasuna zaindu.
Trafikoa zaindu eta sailkatu, zirkulazioa ordenatuz eta automobilen aparkalekua kontrolatuz. Espediente zentzagarrien izapidetza.
Biztanleei laguntza eman, batez ere hondamendi kasuetan eta Babes zibileko erakundeekin batera lan eginez.
Osasungarritasun baldintza publikoak eta garbitasuna zaindu.
Polizia judizial eran jardun legeak ezarritako eran.
Beste jarduera eta zerbitzuak:
Erromesen aterpea: turismo bulegoaren ordutegitik kanpo kudeatu.
Argiteria publikoa eta telebista: zaintza eta parte ematea.
Barrakak: antolamendua eta kobrantza.
Azokak: asteartea eta asteazkena, instalakuntza zaindu eta tasaren kobrantza.
Gauza aurkituen gordailua.
Bide publikoaren okupazioa: zainketa eta parte ematea.
TAO: antolaketa, arauketa, kobrantza...
Osoko Bilkurak: asistentzia eman.
Seinaleak: instalakuntzaren zuzendaritza eta seinalakuntza bertikal eta horizontalaren margoketa.
Pasabideak: lokalen ikuskapena eta seinaleen zaintza.