Deba

Deba ibaiaren bokalean kokaturik, Gipuzkoako mendebaldean dagoen Debabarreneko bailarako herria da. 51,9 km² eta 5.480 biztanle inguru ditu. Debaren betidaniko turismo eskaintza, paisaia eta ondare aberastasuna, milurteko kultura eta gastronomia bikainari gehien eskatzen duten bisitariak ondo asetzeko adinako bisita gidatu eta aisialdirako jarduerak eta zerbitzuak ere gehitu behar zaizkio.

 

Kokapena

Historia

Ondarea

Hondartza eta kostaldeko flyscha

Landa eremua eta karsta

Ezagutu Deba kalez-kale

Ibilbideak eta turismo aktiboa

Jaiak eta ospakizunak

 

Euskal Kostaldeko UNESCOren Munduko Geoparkea

Kokapena

Deba Gipuzkoako kostaldearen mendebaldean dago, Deba ibaiaren bokalean. Alboan duen eta Bizkaiako lurralde historikoarekin muga egiten duen Mutriku herritik oso gertu eta Zumaiatik ere kilometro gutxira. Hiru herriok Euskal Kostaldeko Geoparkea osatzen dute. Itsasoaren ertzean dagoen hiriguneaz gain, liluraz beteriko hainbat nekazal auzo ditu, horren adibide dira Itziar, Lastur eta Elorriaga. Eta hori guztia, paisaiek itsasoaren urdinaren eta mendien etengabeko berdearen arteko fusio bikaina osatzen duten inguru natural ezin ederragoan.

  • Lurralde historikoa: Gipuzkoa
  • Eskualdea: Debabarrena
  • Hedadura: 51,9 km²
  • Biztanleria: 5.480

Hondartza eta kostaldea

Debak bi hondartza eder ditu ia hirigunean bertan. Biek, Santiagokoak eta Laparikoak, ISO 14.001 ziurtagiria dute. Haien gainetik, behatoki luze gisa, Cárdenas eta  Pablo Sorozabal itsas pasealekuek kostaldea zeharkatzen dute Bizkaiko Golkoko kostaldearen eta itsasoaren panoramika ikusgarriak eskainiz.

Mendeetan zehar hiribilduaren ardatz ekonomikoa izan zen itsasadarra aisialdiko elementu ludiko bilakatu da. Ertz batean kirol portu txiki liluragarria dago. Itsasadarraren kaietan, egunero lehorretik eta ontzietatik arrantza egiten duten arrantzaleek beraien harrapaketei buruz hitz egiten dute. Beste aldeko ertzean Casa Campo izeneko gune babestua dago: urtero ubarroiak, lertxunak eta zenbait hegazti limikola jasotzen dituen padura ederra.

Baina Deba zerbaitetaz harro baldin badago, pasealekuei, lorategiei eta parkeei eskainitako lekuaz da: hiriaren azalera osoaren ia herena. Horren adibide bikaina Calbeton zumardia da, 2 hektarea hartzen dituen zuhaitzez eta lorategiz beteriko leku ederra, haurren eta nagusien jolasleku.

Debako flyscha

Debako kostaldea mundu osoko interesgarrienetakoa da, bertan ematen diren fenomeno geologikoen eta elementu biologikoen aberastasuna dela eta. Biotopo babestua izendatua dago eta Euskal Kostaldeko Geoparkearen lur zati ikusgarrienetakoa da.

Bertan, flysch formazio ikusgarriak daude, Mendata eta Sakoneta inguruetan batez ere. Flysch izenekoak itsasoaren higadurak geruza gogorretan eta bigunetan sortzen dituen fenomenoak dira. Harkaitzak ehundaka metro sartzen dira uretan, saihets gune handi gisa, eta ikuskizun bikaina eskaintzen dute marea behean dagoenean.

Kostaldean  zehar  hondartza  eta kala ezkutuak ikusten dira, batzuk hondarrezkoak, besteak uharrizkoak; benetako paradisua, naturaz, bakardadeaz, lasaitasunaz… gozatu nahi duen ororentzat.

Itsaslabarren gainean, itsasoari begira, Elorriaga eta Itsaspe auzo txikiak eta Santa Katalina mendia daude, Kantaurialde osoko talaia ederrenetakoa.

Horien oinetan, itsaslabarraren gainean sugea balitz bezala doan errepide nazionalak mendia bitan banatzen du, eta “La Hilandera” eta “La Salve” izeneko begiratoki panoramikoetan gelditzeko gonbidapena luzatzen digu. Benetan merezi du bidean geldialditxo bat egitea: kostaldearen ikuspegia ikusgarria da.

Deba kalez-kale

Herriguneko toki adierazgarrienetan informazio panelak aurkituko dituzu, hauei esker gure herria ezagutu ahal izango duzu:

Deba Geoparkean

Santa Maria

Hiribildua

Deba eta harria
Deba eta balea Erromesen geltokia Agirre jauregia Flyscharen ibilbidea
Itziar Lastur

Panelen kokapena ikusteko klikatu hemen

Foiletua jaitsi nahi baduzu klikatu kalez-kale

Landa eremua eta karsta

Itziar

Debako hirigunetik 6 km ingurura Itziar auzoa dago, Ama Birjinari eskanitako gune garrantzitsua. Bertan dago izen bereko santutegia ere. Tenpluaren buru Itziarko Ama Birjinaren irudi erromanikoa da (XII. mendekoa), euskal ikonografiako ederrenetakoa, itsasoko jendearen artean debozio handia pizten duena.

Itziar abiapuntu bikaina da inguruetan oinezko ibilbideak egiteko. Bertatik Lasturko bailara, Endoia, Mardari eta Arbiskoa auzoetara joan gaitezke; bai eta Andutz, Otarre, Agiro, Sesiarte eta Erlo tontorretara.

Deba udalerriko ia barnealde osoa Izarraitz mendigunearen barruan dago, "Erkidegoko Garrantzizko Gune" (Lic) gisa proposatutako lekua. Inguru honetan dago Lasturko bailara eta bailararen muturrean Lasturko San Nikolas gune txikia:  baseliza, errotak, aterpetxea, pilotalekua eta hiruzpalau etxez osatuta. Lasturko bailara 1335eko dokumentuetan aipatzen da jada, Alfontso XI. erregeak bailarako burdinolen eskariz, inguruko herri basoetan zuhaitzak ebakitzeko baimena emateko idatzian, alegia.