"Kutxa baten historioak" - XXXIV. Antzerki Astea

Trotamundos Taldea (Donostia)

Noiz

2021/05/30 12:30-14:00 (Etc/GMT-2 / UTC200)

Non

Aldats pilotalekua

Kontaktu izena

Goaz Antzerki Taldea

Parte hartzaileak

Trotamundos taldea (Donostia)

Hitzordua egutegira gehitu

iCal

Sinopsia

Kutxa baten historioak Fidel eta Capulitaren istorioa da. Bi pertsonaia maitagarri, bidaiariak, zirku-zaleak, ameslariak eta kideak; kutxa zahar bat lepoan hartuta doazenak hortik zehar. Ikuslego berri bila dabiltza, dibertitu eta ezustekoak emateko, betiere topaketaren une handirako prest eta  prestu.

Malabare pilotek, hula hoop uztaiek eta akrobaziak burutzen diren kutxak osatzen dute ikuskizuna. Familia  osoarentzat dibertigarria den ikuskizun originala, non, egoera sinpleen bitartez, zirku eta antzezpen teknikek bat egiten duten.