Garapenerako lankidetza protagonista asteon
Garapenerako Lankidetzaren astea da hau Deban. Atzo, urriak 14, Kultur Elkartean egindako ekitaldian aurkeztu ziren 2019an eta 2020an debarren laguntzari esker gauzatu diren proiektuak. 2020an, osasun egoeragatik ezin izan zen aurkezpenik egin, hortaz, oraingoan aurreko bi urtetakoen aurkezpena egin da.