Irailaren 8an XLIX. Kaleko Margo Sariketa izango dugu Deban
Kaleko margo sariketa iraileko bigarren larunbaterako aurreikusten du Udalak, urtero bezalaxe. XLIX. edizio hau ere Haitz-haundi elkarte artistikoaren eta Cardenas fundazioaren laguntzarekin antolatu du. Hitzordu honek Debako udalerriaren esentzia euren lanetan jasoko duten hainbat herritako artistak bilduko ditu.