'Betikoa. Gertukoa' tokiko merkataritzan euskararen erabileraren inguruko sentsibilizazio kanpainaren bigarren edizioa abiatu du Eusko Jaurlaritzak
'Betikoa. Gertukoa. Eskatu euskaraz, eskaini euskaraz' eremu sozioekonomikoan euskara sustatzeko planaren helburuei erantzunez, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak merkataritzan euskara sustatzeko abiatu duen kanpaina da. Iaz egin zen lehenengo edizioak irekitako bidetik jarraituz, Euskal Autonomia Erkidegoko udal guztietara ireki da, eta elkarlanean oinarritu den kanpaina bat eraiki da. Guztira 60 udal baino gehiagok parte hartu dute kanpainan, tartean Debakoak.