Errimak oinetan
- https://www.deba.eus/api/eu/aktualitatea/agenda/errimak-oinetan
- Errimak oinetan
- 2014-06-27T22:00:00+02:00
- 2014-06-27T23:30:00+02:00
- Noiz 2014/06/27 22:00-23:30 (Etc/GMT-2 / UTC200)
- Non Plaza Zaharra
- Kontaktu izena Amaia Zinkunegi
- Kontaktu telefonoa 943608048
-
Hitzordua egutegira gehitu
iCal
Bertsolariek sentipen eta emozioak harilkatzen dituzte entzuleengan. Baina entzule horiek dantzariak balira? Nola adieraziko lukete belarrietatik jasotako zirrara errimatua oin puntetan menperatzen duten dantzaren bidez?
Galdera horren erantzuna da "errimak oinetan" bertsolaritza oinarri duen dantza emanaldia. HAATIK dantza konpainiak jarri ditu oinak errimetan eta errimak oinetan. Dantza berriak, bertsoei jarriak.
Zuzendaritza: Aiert Beobide eta Unai Elizasu.