Programaren helburua da kualifikazio-maila ertain-altua izan arren lan-merkatuan sartzeko edo berriro sartzeko zailtasunak dituzten langabeen laneratzea lortzeko eta enplegagarritasuna hobetzeko.
Ostegunetik aurrera, apirilak 17, Deba eta Itziar arteko joan etorriak egiteko bideak bereizkiko dira, baimendutako eta ez baimendutako ibilgailuentzat. Neurriaren helburua da herritarrei Itziar et Debaren arteko bidaiak arintzea eta erosoagoak eta irisgarriagoak egitea.
Zerbitzua ekainaren 13tik irailaren 14ra bitartean emango da Santiago hondartzan. Proposamenak maiatzaren 5a bitarte aurkeztu ahal izango dira, kontratatzailearen profilaren bidez.
Zerbitzu desberdinen eskaintza eta udal kiroldegiko instalazioen kudeaketa jasotzen ditu deialdiak. Proposamenak aurkezteko epea maiatzaren 12a bitarte egongo da zabalik Euskadiko Kontratazio Publikoko Plataformaren bitartez.
Lehenik eta behin, 11:30ean, herriko ikastetxeekin lankidetzan egiten den ipuin eta ilustrazio lehiaketaren sariak banatuko dira, eta arratsaldean, 19:00etan, "Deba 100 hitzetan" lehiaketaren ekitaldi ofiziala egingo da. 2024ko "Hitzen Bilduma" ere aurkeztuko da, iazko lehiaketan saritutako lanak jasotzen dituen liburuxka.
Eguzki-energiaz elikatutako bost argi-puntu berri horiek debarrek asko erabiltzen duten eremu honen argiztapena indartzen dute. Esku-hartzea iraunkortasunaren eta efizientzia energetikoaren aldeko udal-apustuaren baitan sartzen da.
"Bizitzarako trebetasunak" eta "Bokazioa eta etorkizunerako erabakiak hartzea" tailerrak maiatzaren 8an eta 22an egingo dira, hurrenez hurren, Debako Gaztelekuan, eta 12 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzenduta daude. Tailerren helburua da garapen pertsonala eta etorkizunerako erabakien hartzea sustatzea. Interesdunek debakogaztelekua2@gmail.com helbidera idatzita eman dezakete izena.
Txartel desberdinen eskaerak gaurtik aurrera egin ahal izango dira Udaltzaingoaren ohiko bulegoetan (Portu Kalea, 1) edo Udalaren herritarrentzako arreta zerbitzuan. Profil ezberdinen arabera, txartel mota desberdinak daude eskuragarri: bertakoen zein bertako berezien txartela, udatiarrena, merkatariena, enpresena edota leasing modalitatekoa.
Izen-ematea eta bajen tramitazioa ekainaren 2ra arte egin ahal izango da.
Proiektuak, Next Generation EU funtsen bitartez finantzatuta, helburu du ibilbidearen segurtasuna eta irisgarritasuna hobetzea. Aurrekontu 139.709,92 eurokoa da, eta bi hilabeteko epea aurreikusten da lanak aurrera eramateko.
9:00-13:30 bitartean egingo da, estalitako pasealekuan eta bertako produktuak erosteko aukera izango dute bertaratzen direnek. Oraingoan parte hartuko dute: Donienek (barazkiak), Kortaberrik (barazkiak) eta Zampanok (artisau garagardoa).
● Maiatzaren 6an, 7an eta 8an lurra egokitzeko lanak egingo dira, eta, horren ondorioz, hondartzaren zati bat itxita egongo da lanak irauten duten bitartean.
Tailerrak, kirola, lehiaketak eta sormen-jarduerak edota sukaldaritza, Gaztekirola, euskaraldiko azoka eta igeriketa bezalako jarduerak, Debako gazteek hilabete osoan ekintza desberdinez gozatu dezaten. Gaztelekuak bere ohiko ordutegia mantenduko du baina maiatzaren 17an eta 18an itxita.
Udalekuak bi txandatan egingo dira: batetik, ekainaren 30etik uztailaren 11ra, 2019an, 2018an eta 2017an jaiotako haurrentzat; bestetik, ekainaren 14tik 24ra, 2013 eta 2016 urteen artean jaiotakoentzat. Interesa duten pertsonek aurrez aurre eman ahal izango dute izena maiatzaren 11ra arte Zuhatza Euskara Elkartean edo Berriketan webgunean.
Ekimenak harrera ezin hobea izan du herritarren artean eta lehen fasean jasotako proposamen kopuru handia dela eta, Udalak denbora gehiago behar du horiek behar bezala aztertzeko. Bozketa prozesua maiatzaren 21ean hasiko da eta ekainaren 4ra arte luzatuko da.
Saioa, 19:00etan hasiko da eta emakumeen sorkuntza eta talentua aitortzea eta balioan jartzea izango du helburu.
German Urtega eta Sebastián Manuel Barranco izan dira “Deba 100 hitzetan” lehiaketako lehen sarituak. Ipuin ilustratuen lehiaketak 6 irabazle desberdin izan ditu kategoriaren arabera banatuta eta ilustrazio lehiaketak, halaber, lau saridun izan ditu.