Gaztelekuak abenduan Gabonetako giro berezia ekarriko du jarduera ugarirekinEgitarauak Euskaraokea, Lasergunea eta Bingoa jarduerak biltzen ditu, eta horrez gain adin-tarte desberdinetarako antolatutako irteerak, hala nola, PIN/UGP, Txuri-Urdinera, Laser Tag edo bolerara, neguko oporraldian parte-hartze dinamikoa eta elkarbizitza sustatzeko aukera paregabea izango dira. Jardueretan parte hartzeko izen-ematea abenduaren 9ra arte egongo da zabalik Gaztelekuan. Oporraldi garaian izango duen ordutegi bereziaren harira, Gaztelekua egunero irekita egongo da 17:00etatik 20:00etara, eta asteburuetan 20:30ak arte; hala ere, zerbitzua itxita egongo da abenduaren 24, 25 eta 31n, eta urtarrilaren 1, 3 eta 6an. https://www.deba.eus/api/eu/aktualitatea/albisteak/gaztelekuak-abenduan-gabonetako-giro-berezia-ekarriko-du-jarduera-ugarirekinhttps://www.deba.eus/api/eu/aktualitatea/albisteak/gaztelekuak-abenduan-gabonetako-giro-berezia-ekarriko-du-jarduera-ugarirekin/@@download/image/Neguko oporraldia.jpg
Gaztelekuak abenduan Gabonetako giro berezia ekarriko du jarduera ugarirekin
Egitarauak Euskaraokea, Lasergunea eta Bingoa jarduerak biltzen ditu, eta horrez gain adin-tarte desberdinetarako antolatutako irteerak, hala nola, PIN/UGP, Txuri-Urdinera, Laser Tag edo bolerara, neguko oporraldian parte-hartze dinamikoa eta elkarbizitza sustatzeko aukera paregabea izango dira. Jardueretan parte hartzeko izen-ematea abenduaren 9ra arte egongo da zabalik Gaztelekuan. Oporraldi garaian izango duen ordutegi bereziaren harira, Gaztelekua egunero irekita egongo da 17:00etatik 20:00etara, eta asteburuetan 20:30ak arte; hala ere, zerbitzua itxita egongo da abenduaren 24, 25 eta 31n, eta urtarrilaren 1, 3 eta 6an.