Datorren asteartetik aurrera, udaltzaingoek bertan eskainiko diete herritarrei zerbitzua. Instalazio berriei esker, zerbitzu hurbilagoa, eraginkorragoa eta herritarren beharretara egokitua eskaintzea da helburua.
Aldaketa horien helburua da trafiko-baldintza berrietara egokitzea eta linea horren erabiltzaileen beharrei erantzutea. Autobus-ordutegietan aldaketak errepidea zabaldu bitartean mantenduko dira.
Atzo “Pleno Txikia” ospatu zen, eta Luzaro ikastetxeko ikasleek 2030eko Eskola Agenda ekimenaren baitan egindako lana aurkeztu zeieten udal ordezkariei. Halaber, gaur DBH 2 mailako Mendata Institutuko ikasleekin egin dute udal ordezkariek bilera, udal aurrekontuen funtzionamendua azaltzeko.
Ekitaldien artean kontzertuak, dantzak, erromeriak, lehiaketak, kalejirak, erraldoiak, sokatira, Ezpata-dantza edota entzierroak nabarmentzen dira, herritar ororen gozamenerako.
Tailerra 12 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago, eta lan bokazio-orientazioa izango du ardatz. Jarduera Debako Gaztelekuan egingo da, 16:00etatik 18:00etara, eta parte hartzeko aurrez izena ematea beharrezkoa da; ekintza doakoa izango da.
Laminak 09:30etik 12:30era jaso eta entregatuko dira udaletxeko arkupeetan, eta sari banaketa 17:00etan izango da Kultur Elkartean
Irakurketa Klubak Anjel Lertxundiren Azkenaz beste nobelara hurbiltzen da eta Betty aurkezten du, identitatearen eta kulturaren inguruko sentimendu sakonak dituen lana. Era berean, liburutegiko buzoia itxita egongo da maiatzaren 16tik 19ra.
Laguntzak Deban kokatutako irabazi asmorik gabeko elkarteei eta pertsona fisikoei zuzenduta daude, udalerrian eragina duten kultura jarduerak edo programak garatzeko. Eskabideak Debako Udaleko erregistroan, astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 15:00etara, edo Udalaren webgunean erregistro telematikoaren bidez aurkeztu daitezke.