Zundaketa honek ostalaritza, merkataritza eta zerbitzuen sektorearen kezkak eta beharrak azaleratu ditu; horien artean nagusi dira sare sozialetako presentzia hobetzeko beharra edota digitalizazioa eta marketin estrategiak ezartzearen erronkak. Debako Udalak arretaz jaso ditu emaitza hauek eta, aurrerantzean ere arduraz lanean jarraituko du, tokiko ekonomia indartze aldera, sektorearen eskaerei eta beharrei erantzuteko hainbat proposamen eta neurri prestatu eta martxan jartzeko.
Guztira 70 aparkaleku berri jarriko ditu, udalerriko bost gune estrategikotan banatuta, autokonponketarako bi gunerekin eta egungo aparkalekuen berrikuntzarekin batera. Proiektuak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Iraunkortasun Departamentuak finantzatua, Deban mugikortasun iraunkorra eta bizikletaren erabilera sustatzea du helburu, ingurumena errespetatzen duen bizi-eredu osasungarria sustatuz.
2024an zozketa bidez esleipendun izan zirenek iazko toldo berdina mantenduko dute; horretarako ezinbestekoa izango da dagokion tarifa ordaintzea ekainaren 8a baino lehen. Iaz ordezkoen zerrendan zeudenak bertan mantenduko dira aurten ere eta toldoren bat hutsik geratuz gero, itxaron zerrendaren ordena errespetatuz esleituko dira; hala ere, zerrenda horretako pertsona batzuei zuzenean esleitu zaie olana, libre zeudelako. Era berean, zozketan parte hartu ez zutenek Udalak prozesuaren bigarren fasean herritarren eskura jarriko dituen toldo gehigarriak alokatzeko aukera izango dute.
• Maiatzeko udalbatzan, besteak beste, EH Bilduk Deba etxebizitza-merkatuaren gune tentsionatu izendatzeko egindako proposamena izan dute hizpide.
Debako Udalak bat egiten du EUDELek Bilbon gertatu den neskatoaren erailketa salatzeko adierazpenarekin eta gaitzespenik irmoena azaldu eta elkartasuna adierazten die neskatoaren amari, baita ere, biktimaren senideei eta hurbilekoei.
Laguntzak Deban kokatutako irabazi asmorik gabeko elkarteei eta pertsona fisikoei zuzenduta daude, udalerrian eragina duten kultura jarduerak edo programak garatzeko. Eskabideak Debako Udaleko erregistroan, astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 15:00etara, edo Udalaren webgunean erregistro telematikoaren bidez aurkeztu daitezke, ekainaren 12a bitarte.
Foru Aldundiaren “Energia Argitu” programaren baitan, saio praktikoa Burugorrin eskainiko da, doan, arratsaldeko 18:30etik 20:00etara eta interesa duten herritar orori dago irekia. Parte hartzeko ezinbestekoa izango da aurrez izena emarea energiabulegoa@gipuzkoa.eus helbidera idatzis edo 628 532 303 telefonora deituz; tailerra aurrera eramateko gutxienez 5 pertsonak izena emanda egon beharko dute.
Egindako lanen artean, Zumardiko loreak aldatu, bertako hesia garbitu eta margotu edota kaleetan garbiketa berezia egin ditu eta datozen egunotan Sorozabal pasealekuko hesiaren margoketa lanei ekingo dio. Era berean, Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritzak Debako itsasadarraren pasealekuko azken baranda zatia ordezteko lanak hasi ditu.
Orain, esleipendunek ekainaren 8ra arte izango dute dagokion tarifa ordaintzeko; hala egin ezean, toldoa galduko dute.
Hutsuneak erakusketa ikusgai egongo da ekainaren 6tik 8ra bitartean Agirre Jauregian eta giza esperientziaren “hutsune” emozionalak eta sentsorialak aztertzen ditu. Era berean, ekainaren 13tik 15era bitartean edoskitze naturalaren inguruko argazki erakusketa egongo da ikusgai Pleno aretoan, Debabarrenako OSIko emaginek antolatua.
Egitarauak Gaztekirola saioak, eraikuntza tailerrak, prozesuen bilerak eta hondartzan egingo diren futbol, boleibol, kayak eta paddle surf lehiaketak biltzen ditu.
Seigarbosten “IREKI” aplikazioa dagoeneko eskuragarri dago Android eta IOS sistemetarako
Planaren helburu nagusia da irisgarritasuna hobetzea arlo desberdinetan, besteak beste espazio publikoetan, udal eraikinetan edota udal zerbitzuetan. Plan hori Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren finantzaketarekin eramaten ari da aurrera. Plana Debako errealitatera eta debarren beharretara egokitutako tresna izan dadin, Udalak parte-hartze saio bat antolatu du ekainaren 18an; eta beste bat Itziarren, ekainaren 19an. Bi saioak herritar guztiei irekita egongo dira, debarren ekarpenak eta iradokizunak jasotzeko.
Obra Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatuko du, eta Técnicos en Estabilizaciones e Inyecciones S.A. (TESINSA) enpresari esleitu zaio. Lanek begiratokiaren egitura egonkortu eta eremua berrituko dute. Proiektuak 321.670,07 euroko aurrekontua du eta lau hilabeteko iraupena izango du.
Iazko zozketatik toldo baten esleipen zuzena jaso dutenen ordainketa epea amaituta, ordezkoen zerrenda eguneratu da eta libre gelditu diren toldoak esleitu dira, zerrendaren ordena errespetatuz. Pertsona hauek ekainaren 15era bitarte dute orain dagokion ordainketa egiteko.
Azken hilabeteetan, gobernu-taldeak etengabe lan egin du Liburutegia Denontzat taldeak planteatutako kezkei irtenbiderik onena emateko, eta, horretan oinarrituta, astelehenetik aurrera, haur eta gazteen liburutegia 9:30etik 13:00etara eta 16:30etik 19:45era irekiko da. Era berean, astelehenetik aurrera, 0 urtetik gorako pertsona guztiek eskatu ahal izango dute liburutegiko txartela. Alazne Txurruka: "Gobernu honek debar guztientzat eta debar guztien alde egiten du lan, eta kasu honek eragin dituen diskriminazio zantzuen aurreran, gure lehentasun nagusia izan da hori ezabatzea”.
Izen ematea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren webgunearen bitartez egin behar da eta epe-muga ekainaren 18a izango da.
Debako Udalak herritarrek eta bisitariek gozatzeko ohiko zerbitzuak eskainiko ditu: toldoak, dutxak, sorospen zerbitzua, bainu egokituak, izozkietako etxolak, aldagelak… Era berean, horiek guztiak modu egokian erabiltzeko hondartzen erabilera arau nagusiak gogorarazi ditu. Foru Aldundiarekin sinatutako hitzarmenaren harira, Aldundiak kostaldeko hondartzetako funtsezko zerbitzuen kostuak hartuko ditu bere gain, eta horri esker, Deba bezalako udalerriek aurrezpen ekonomiko nabarmena izango dute.