Ekitaldia uztailaren 20an izango da, igandea, 21:30ean, Santa Maria Elizako Klaustroan, eta dokumentaleko talde teknikoak eta musikari mutrikuarrek parte hartuko dute ekitaldia girotzeko. Debako Udalak diruz lagundu du Itoiz musika talde ikonikoaren ondareari buruzko dokumentalaren ekoizpena.
Ekaitzen ondorioz, erlojuaren harriak igotzen dituen sistema automatikoa matxuratu egin zen eta dagoeneko konpondu da, horrenbestez, erlojua normaltasunez dabil martxan berriro. Debako Udalak udalerriko ondare historikoa zaintzeko konpromisoa berretsi du.
Surfean, bodyboardean, SUPean eta surf-skatean daude oraindik plaza libreak eta interesdunek Turismo Bulegoan bertan eman dezakete izena, baita online ere, izen-emate orria turismoa@deba.eus helbidera bidaliz.
Eguerdiko 13:00etan izango da, herritar orori irekia, udaletxeko osoko bilkuren aretoan; bertan, abuztuaren 14tik 18ra bitartean antolatutako ekintza zein ekitaldien berri emango du Debako Udalak. Behin aurkezpena amaituta, programak salgai egongo dira Turismo Bulegoan.
Pascualek 25 urte betetzen ditu aurten Ozio-bide elkarteak antolatzen duen danborradaren danbor nagusi gisa eta Debako Udalak azken urteotan egindako lana eta ekitaldi kuttun honi eskainitako dedikazio eta maitasuna aitortu nahi ditu.
Azterketa eta lanketa sakon baten ondoren, Udalak Deba eremu tentsionatua izendatzeko lehen urratsa egin du, udalerrian etxebizitza eskuratzeko egungo zailtasunei aurre egiteko helburuz. Era berean, Palestinari buruzko EAJ-PNVren mozioa ere onartu zen atzoko osoko bilkuran, Gazako biztanleria palestinarraren aurkako indarkeria eta genozidioa gaitzesten dituena.
Ekitaldiak Santa Maria elizan egingo dira, eta artearen munduko artista nabarmenek hartuko dute parte. Ekitaldi guztiak doakoak izango dira, programazioaz gozatu nahi duen herritar ororentzat irekiak.
Gozamena, abentura eta hezkuntza ez dira falta izan udako programan, kirol jardueretatik hasi eta hezkuntza bidaietaraino. Uztaila bereziki aktiboa izan da: uretako parkeetara irteerak, aire zabaleko abenturak eta esperientzia bikaina egin dute gazteek Murillo de Gállegon.
Udalak aire zabaleko bi proiekzio antolatu ditu Alamedan Food Truck eta jai giroarekin.
Abuztuaren 14tik 18ra, Deba eta debarrak jai giroan murgilduko dira San Rokeak ospatzeko, eta Manolo Pascualek emango die hasiera aurten, ohiko txupinazoaren jaurtiketarekin. Programa osoa Debako Turismo Bulegoan dago eskuragarri; ekintza eta ekitaldi desberdinetarako sarrerak, halaber, abuztuaren 4an jarriko dira salgai, Turismo Bulegoan ere.
Zerbitzu berritzaile honek Debako Udalak Gipuzkoako Foru Aldundiari egindako eskaera zuzenari erantzuten dio, jai-gauetan joan-etorriak errazteko eta bide-segurtasuna indartzeko helburuz. Zerbitzuak Deba, Itziar eta Zumaia lotuko ditu abuztuaren 14tik 17rako gauetan, alternatiba segurua eta jasangarria eskainiz.
Udalak gogorarazi du errespetuan bizitzeak arduraz jokatzea dakarrela, batez ere gaueko zaratari dagokionean espazio publikoetan eta bizitegi-eremuetan.