'Betikoa. Gertukoa. Eskatu euskaraz, eskaini euskaraz' eremu sozioekonomikoan euskara sustatzeko planaren helburuei erantzunez, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak merkataritzan euskara sustatzeko abiatu duen kanpaina da. Iaz egin zen lehenengo edizioak irekitako bidetik jarraituz, Euskal Autonomia Erkidegoko udal guztietara ireki da, eta elkarlanean oinarritu den kanpaina bat eraiki da. Guztira 60 udal baino gehiagok parte hartu dute kanpainan, tartean Debakoak.
Lekuan bertan aritzea eta ekarpenak egitea izango da azaroaren 20an eta 21ean egingo diren hiru ibilbideen helburua. Hala, herritarrekin batera inguruaz hausnartzeko tartea hartuko dugu. Parte hartzaileei, hiru ibilbideetan ikusitakoen inguruan galdetu, elkarrekin konpartitu eta ekarpenak jasoko ditugu, horrela aurrera begira egin beharrekoak izan daitezen herritarren kezkei, gogoei edo beharrei erantzungo dieten ekimenak.
Datorren asteburuan, azaroaren 27an eta 28an egingo dira Dagigun partaidetza gune barruko tailerrak. Zumardia izango da landuko den gaia. Erakusketa bat egongo da, eta partaidetza prozesu honetan ezin garrantzitsuago izaten ari diren dinamizatzaile gazteak izango dira herritarren gidari.
Dagigun partaidetza gunearen barruko tailerrak egingo dira asteburuan. Testuinguru horretan, Udaleko parte-hartze batzordearen babesean, horietan parte hartzera gonbidatzeko agerraldia egin dute dinamizatzaileek. Izan ere, partaidetza prozesu honetan jarduteko moduari esker, balio handiko protagonista taldea sortu da: dinamizatzaile gazteen taldea.
Debabarrenako Mankomunitatea Hondakinen Prebentziorako Europako Astearen barruan sentsibilizazio kanpaina egiten ari da, azaroaren 22an aurkeztu du Mutrikun. Azaroaren 20tik 28ra ospatzen da aurten, eta helburu du gizakiok sortzen dugun hondakin kopuruaren inguruko hausnarketa sustatzea eta hondakin gutxiago sortzeko bideak hedatzea.
Debako Udalaren udalbatzako kideek azaroaren 25ean ospatzen den Emakumeen Kontrako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Egunean erakunde-adierazpena adostu dute. Gaur, azaroak 25, egingo den ohiko osoko bilkuran berretsiko dute.
Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta, hainbat ekimenez osatutako egitaraua antolatu du Zuhatza Euskara Elkarteak herrian, beste eragile batzuekin elkarlanean. Eta ekimen horien artean, aurten Mintzodromoa izeneko saioa ere egingo da, abenduaren 2an, 18:00etan Agirre Jauregiko Ispiluen gelan.
Azaroaren 25ean bildu da Debako udalbatza osoko bilkuran. Landutako gaien artean, aho batez onartu ditu emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeko egunaren eta euskararen egunaren adierazpen instituzionalak.
Herritarrak herriko merkataritza eta zerbitzu guneetan kontsumitzea bultzatzeko aurtengo 'Lehen aukera herria' kanpainak puntu programa bat jarriko du martxan. Puntuak erosketak egitean jasoko dira, baita itsasteko txartelak ere, erosleek pila ditzaten. Kanpaina abenduaren 1etik 31era egingo da, eta 2022ko urtarrilaren 8an bizikleta elektriko bat zozketatuko da parte hartzen duten pertsonen artean.
Lanbidek, Zabaltzen Sartu eta Debako Udalaren laguntzarekin, enplegu-eskatzaileei zuzendutako orientazio-zerbitzua jarri du berriro abian, Gizarte Zerbitzuen sailean.
Pasa den larunbatean udaletxeko arkupetan, eta igandean Zumardiko karpan, herritarrek Calbeton Zumardiari eta bere inguruari buruzko partaidetzako tailerretan euren gogoetak eta ekarpenak egiteko aukera izan dute. Partaidetza Batzordetik sustatutako ekimena Debako 8 dinamizatzaile gaztek prestatu eta bideratu dute, Itziar Gonzalez arkitekto kataluniarraren gidaritzapean.
Azaroaren 26an, Beldur Barik lehiaketako sariak banatu ziren Agirre Jauregian. Deba eta Itziarko Gaztelekuko gaztetxoak bertaratu ziren, 12 eta 26 urte bitarteko gazteei zuzendutako lehiaketan parte hartu zuten ikus-entzunezko lanak ikustera.
Adierazpen instituzionala.
Urtarrilaren 8an egingo den Urte Berriko Feriaren helburua da baserriko produktuen erakusketa, lehiaketa eta salmenta egitea. Fruta, barazki, ezti eta gazta lehiaketa antolatuko dira. Ganadu erakusketa ere egongo da. Bertan parte hartzeko oinarriak argitaratu dira.
Udazkena iristearekin batera hasi du Udal Gobernuak 2022ko aurrekontuen lanketa. Azaroan ekin zaie alderdiekin eta auzo udaleko ordezkariekin egin beharreko lan-bilerei. Datorren astean azken ekarpenak jaso eta, Ogasun Batzordetik pasa ondoren, asmoa 2022ko aurrekontuak abenduko osoko bilkuran onartzea da.
Pasa den larunbatean udaletxeko arkupetan, eta igandean Zumardiko karpan, herritarrek Calbeton Zumardiari eta bere inguruari buruzko partaidetzako tailerretan euren gogoetak eta ekarpenak egiteko aukera izan dute. Partaidetza Batzordetik sustatutako ekimena Debako 8 dinamizatzaile gaztek prestatu eta bideratu dute, Itziar Gonzalez arkitekto kataluniarraren gidaritzapean.
Osio kalean dagoen Gaztelekuaren lokaleko hegoaldera ematen duten 9 leihoak eta pertsianak aldatu dira. Hainbat arazo antzeman zitzaizkien zaharrei, batetik, aroztegiak jatorrizko aluminiozko leihoak ziren eta ez zuten ez aire kamerarik ezta hautsitako zubi termikorik ere. Inolako isolamendu termikorik, beraz, ez zuten.
Cardenas fundazioak eta Debako Udalak antolatutako 'Deba 100 hitzetan' literatur lehiaketaren zazpigarren edizioa egingo da. Deba gai hartuta 100 hitz baino gutxiagoko, eta argitaratu gabeko lanak dira lehiaketa honetara aurkez daitezkeenak. Turismo bulegoan entregatu behar dira lehiaketara aurkeztuko diren lanak, otsailaren 25eko 14:00ak baino lehen.
Martxoan abian jarritako partaidetza ibilbidea amaierara heltzen ari da. Hainbat atal edo fase izan ditu: partaidetza batzordearen lanketa eta deialdia, eragileekin juntadizoak, dinamizatzaile taldearen osaketa, DAGIGUN partaidetza gunearen aurkezpena, mahai-inguruak, ibilbideak, tailerrak...
Lehenengo fasean, aholkularitza- eta laguntza-prozesu bat egiten da on line, eta, ondoren, pertsona harremanetan jartzen da itzulera-ibilbidean orienta ditzakeen enpresako, ikerketa-zentroko edo erakundeko zuzendari edo kudeatzaileekin.