Balorazio ona egin dute Dagigun partaidetza guneko tailerretan parte hartu duten herritarrek
Pasa den larunbatean udaletxeko arkupetan, eta igandean Zumardiko karpan, herritarrek Calbeton Zumardiari eta bere inguruari buruzko partaidetzako tailerretan euren gogoetak eta ekarpenak egiteko aukera izan dute. Partaidetza Batzordetik sustatutako ekimena Debako 8 dinamizatzaile gaztek prestatu eta bideratu dute, Itziar Gonzalez arkitekto kataluniarraren gidaritzapean.