Helduentzako ipuin kontaketa: "gorde sekretua"

  • Noiz 2014/06/19 21:30-22:30 (Etc/GMT-2 / UTC200)
  • Non Agirre Jauregiko Ispiluen Gela
  • Hitzordua egutegira gehitu iCal

Bidaia bat egingo dugu, mundu fantastiko batera. Prestatu burua, prestatu gorputza eta bihotza.

"Izena duen guztia, bada". Laha dio euskal esaera zahar batek. Lamiak, jentilak, pamielak, akelarreak eta beste hamaika kontu ezagutzeko parada eskainiko digu kontalariak saio honetan, baina horrez gain, edo horren gainetik, horiekin guztiekin gozatzeko aukera.

Gozatu kontu zaharrekin, Graziana eta kontalariaren beraren arteko harremanarekin; larritu ere egingo da, akaso, inkisizioaren kontuekin... Entzuleak hamaika istorio, hamaika errealitate, hamaika kontu zahar ezagutuko ditu emanaldian zehar.