Debako udalak Moria pertsona errefuxiatuen eremutik alde egin behar izan duten pertsonekiko elkartasuna adierazi du
Europako errefuxiatuen esparrurik handiena den Morian izandako suteen ondorioz milaka pertsona sakabanatuta daude. COVID-19ak are gehiago okertu ditu pertsona hauen bizi baldintzak. Irailaren 24an Debako udalbatzak egindako ohiko osoko bilkuran elkartasuna adierazteko adierazpen instituzionala onartu zen aho batez.