Debako Udalak Emakumeen Nazioarteko Egunaren baitan antolatu diren ekintzen egitaraua kaleratu duKalean da “Emakumeen Nazioarteko Egunaren” baitan Deban antolatuko diren ekintzen egitaraua. Martxoaren 3an hasi eta hilaren 24ra arte, hainbat ekintza izango ditugu herrian. https://www.deba.eus/api/eu/aktualitatea/albisteak/debako-udalak-emakumeen-nazioarteko-egunaren-baitan-antolatu-diren-ekintzen-egitaraua-kaleratu-duhttps://www.deba.eus/api/eu/aktualitatea/albisteak/debako-udalak-emakumeen-nazioarteko-egunaren-baitan-antolatu-diren-ekintzen-egitaraua-kaleratu-du/@@download/image/Martxoak 8.jpg
Debako Udalak Emakumeen Nazioarteko Egunaren baitan antolatu diren ekintzen egitaraua kaleratu du
Kalean da “Emakumeen Nazioarteko Egunaren” baitan Deban antolatuko diren ekintzen egitaraua. Martxoaren 3an hasi eta hilaren 24ra arte, hainbat ekintza izango ditugu herrian.
Martxoaren 8an Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzen da eta egun honen harira ume, gazte zein helduei zuzenduriko hainbat ekintza antolatu dira Deban: ipuin kontaketak, kontzentrazioa eta dantza mugimendu terapia, besteak beste.
Martxoaren 3an, helduentzako ipuin kontaketek emango diete hasiera Emakumeen Nazioarteko Egunaren ospakizunei eta gazteentzako ipuin kontaketekin bukatuko dira hilaren 24an. Tartean hitzaldiak, dantza tailerrak eta kontzentrazioa izango dira.
Udalak, herriko eragile eta talde ezberdinekin batera, egun honen baitan programatu diren jardueretan parte hartzeko deia luzatzen die herritar guztiei.