Lasturko plaza - Geoparkeko bisita gidatua

Errota, taloak eta herri-jolasak familia osoarentzat

Noiz

2017/01/14 10:30-13:30 (Etc/GMT-1 / UTC100)

Non

Lasturko plaza

Hitzordua egutegira gehitu

iCal

Gaztetxoenak izango dira abentura honetako protagonistak. Lasturko errota zaharrean artoa eho ondoren, irinaz taloa egiten ikasi eta txistorrarekin jango dute. Jarraian, xarma berezia duen Lasturko plazan elkartu eta euskal jolas tradizionaletan arituko dira: txingak, sokatira, lokotx biltzea, zaku lasterketa… Haurrek zein helduek ongi pasatzeko aukera izango dute.
  • Iraupena: 03:00
  • Hizkuntza: elebiduna (euskara - espainola)
  • Bisitari kopuru mugatua: 35
  • Beharrezkoak: Jantzi eta oinetako egokiak.
  • Prezioa: 15,00 € (12 urtetik beherakoentzat: 8,00 € )