Pinuaren gaitza eta basogintza

Ikuspegi desberdinak

Noiz

2018/11/30 19:00-21:30 (Etc/GMT-1 / UTC100)

Non

Burugorri aretoa (Itziar)

Kontaktu izena

Itziarko Auzo Udala

Parte hartzaileak

Aitor Onaindia (Basoa Fundazioa), Josu Aizpitarte (Baskegur) & Aitziber Sarobe (Naturkon)

Hitzordua egutegira gehitu

iCal

Inguruko basoen egoerak larritasuna piztu du azkenaldian. Banda marroia edota banda gorria izeneko gaitzak jo ditu pinudiak, egur ustiaketen etorkizuna kolokan jartzeraino. Ondorioz, basogintza ereduaz eta kudeaketaz areagotu egin da eztabaida.

Basojabeen artean ez ezik, hainbat dira zalantza eta kezkak herritarron artean ere. Horregatik, alor desberdinetan adituak diren hiru hizlari gonbidatu ditugu, ikuspuntu desberdinak plazaratu eta gogoeta egiteko.