Dantza/antzerkia: Sagartu

Hizkuntza: euskara
  • Noiz 2020/07/31 22:00-23:30 (Etc/GMT-2 / UTC200)
  • Non Euskal Jolas pilotalekuan
  • Hitzordua egutegira gehitu iCal

 

SINOPSIA:

UMOREZ, ALAITASUNEZ eta BIZI-BIZI, sagarrak gure herrian ez ezik, paradisuko garaietatik hona izan dituen esanahi guztiak plazaratuko dituen KALEKO ikuskizun multidisziplinarra, zuzeneko musika, antzerkia eta dantzarekin. Sagarra tentazioa da. Goserik gabe, gutizia. Bazkal-aurretik, kapritxoa. Bazkalondoren, apeta. Eta beti, osasuntsua. Gosea baretzen du, eta aldi berean, sagar gehiagoren gosea piztu. Sagarrak dantza egiten du.

Musika zuzenean: Iñaki Dieguez (eskusoinua), Iker Telleria (perkusioa).

Zuzendaritza eta Dramaturgia: Agurtzane Intxaurraga.

Testuak: Arantxa Iturbe.

Oharrak: edukiera betetakoan itxi egingo da atea. Kontuan hartu COVID-19a dela eta ezarritako jarraibideak.