Azaroak 25: “EMAKUMEENGANAKO INDARKERIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA” Urtero bezala, Debako Udaleko berdintasun sailak “Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko egunaren” (azaroaren 25aren) inguruan hainbat ekimen antolatu ditu.https://www.deba.eus/api/eu/aktualitatea/albisteak/azaroak-25-201cemakumeenganako-indarkeriaren-aurkako-nazioarteko-eguna201dhttps://www.deba.eus/api/eu/aktualitatea/albisteak/azaroak-25-201cemakumeenganako-indarkeriaren-aurkako-nazioarteko-eguna201d/@@download/image/azaroak25.png
Azaroak 25: “EMAKUMEENGANAKO INDARKERIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA”
Urtero bezala, Debako Udaleko berdintasun sailak “Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko egunaren” (azaroaren 25aren) inguruan hainbat ekimen antolatu ditu.
Antolatutako ekimenekin “Indarkeria Matxista” emakumeen eta gizonen artean dagoen berdintasun ezaren adierazpen larriena dela gogorarazi nahi izan da; bai eta mundu guztiko tokietan , adin guztietan, maila sozial guztietan edota kultur agerraldi guztietan gerta daitekeela ere (telebista, zinea, festak, literatura…).
Debako herritarrak ANIMATZEN ditugu, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna (azaroaren 25a) dela-eta egingo diren ekintzetan parte hartzera.
Egitaraua:
-Azaroak 20, ostirala
“BELDUR BARIK” LEHIAKETA ´15. Sari banaketa ekitaldia eta ondoren luncha. 20:00etan, Agirre jauregiko Ispiluen gelan.
-Azaroak 21, zapatua
Emakumeei zuzendutako “Dantza eta Gorputz adierazpen tailerra”. 10:30tik 13:30era, Agirre jauregiko dantza gelan.
Dantza Mugimendu terapeuta: Uxue Pascual Esnaola
*Izena emateko epea: azaroaren 19ra arte (Udal bulegoetan, WEB ORRIAN edo 943192840 telefonoan)
-Azaroak 25, asteazkena
Emakumeenganako indarkeriaren aurkako agerraldia. 19:00etan Plaza Berrian.
-Azaroak 26, osteguna
Hitzaldia: "Zer egin emakumeen aurkako indarkeriaren aurrean?” 19:00etan, Agirre jauregiko Ispiluen gelan.
Hizlariak: Indarkeria matxistaren biktima diren emakumeei arreta hobea emateko Debako erakundeen arteko koordinaziorako mahaia.