Hegaztien eraztunketa saio irekiak egingo dira Artzabalgo paduretanHerritarrei zuzendutako eraztunketa saio irekia egingo da urriaren 5ean. Azken saio irekia izango da aste honetakoa. Bertan parte hartu nahi duten herritarrek, Artzabalgo paduretara joan behar dute, goizeko 9:00etatik 12:00etara. Ornitologoak lagunduta egingo da saioa.https://www.deba.eus/api/eu/aktualitatea/albisteak/hegaztien-eraztunketa-saio-irekiak-egingo-dira-artzabalgo-paduretanhttps://www.deba.eus/api/eu/aktualitatea/albisteak/hegaztien-eraztunketa-saio-irekiak-egingo-dira-artzabalgo-paduretan/@@download/image/hegaztia.png
Hegaztien eraztunketa saio irekiak egingo dira Artzabalgo paduretan
Herritarrei zuzendutako eraztunketa saio irekia egingo da urriaren 5ean. Azken saio irekia izango da aste honetakoa. Bertan parte hartu nahi duten herritarrek, Artzabalgo paduretara joan behar dute, goizeko 9:00etatik 12:00etara. Ornitologoak lagunduta egingo da saioa.
Udala, Debako itsasadarreko hegaztien zentsu lanak egiten ari da Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailen laguntzarekin. Behaketa 2018ko neguan hasi zen Pako Zufiaur ornitologoaren eskutik. Jarraipen honi esker, gaur egun Deba ibaiko itsasadarra erabiltzen duten hegaztiei buruzko informazioa lortu da. Informazio hori, are osatuagoa izango da eraztunketekin amaitzen denean.
Eraztunketa saio hauetan hegaztiak identifikatu, pisatu, eta kodifikatu egiten dira. Eta horri esker, sexua, adina eta egoera fisikoa ezagutzen dira, besteak beste. Debako itsasadarra umatu osteko migrazioan erabiltzen duten hegaztien komunitatea ezagutzeko aukera ematen du ekimenak.