Pintxoaren Ibilbidea: Pintxoak dastatzeko deskontu txartelak Geoparkean
Geoparkea osatzen duten hiru udalerrietan ostalaritza bultzatu eta kontsumoa sustatzeko, Euskal Kostaldeko Geoparkeak deskontu-txartelak jarriko ditu herritarren eskura. 6,60 euroren truke. Txartel bakoitzarekin 6 pintxo dastatzeko aukera izango dugu Zumaia, Deba eta Mutrikuko establezimendu parte-hartzaileetan, 3 eguneko epearen barruan. Deskontu-txartelak 3 herrietarako balio dute eta Flysch & Karst lehiaketako pintxo irabazleez gainera, eskaintzen diren gainerako pintxoak kontsumitzeko erabili ahal izango dira.