Eskolako Agenda 21 programako bilera teknikoa egin dute gaur Debako ikasleek
Eskolako Agenda 21 programaren baitan, 2017/18 ikasturtean Debabarreneko ikastetxeetan ura eta Deba ibaiaren gaia lantzen ari dira. Gai honen inguruan azterketa-lana eta herriko diagnostikoa egiten dabiltza eta sortu zaizkien galderak egin eta zalantzak argitzeko asmoz, Debako ikasleek bilera teknikoa egin dute gaur goizean udaletxean.