UDAL KIROL ZERBITZUAK UDA KIROLA 2015 PROGRAMA ATERA BERRI DU
Urtero bezala, Debako udaleko kirol sailak uda kirola programa martxan jarri du, piraguismoa, igeriketa, xakea, surfa eta body board egiteko eskaintza zabalarekin. Izenematea ekainararen 8an hasiko da Debako haurrentzat eta ekainaren 15ean gainontzeko interesatuentzat. Izenematea turismo bulegoan egin behar da. Informazio gehiago nahi izanez gero 943 192 452 telefonora deitu edo turismoa@deba.net helbidean eskatu.