Bihartik aurrera bozkatu daiteke San Roke jaietarako kartelaKartelak aurkezteko epea amaitu da dagoeneko eta guztira 5 lan aurkeztu dira. https://www.deba.eus/api/eu/aktualitatea/albisteak/bihartik-aurrera-bozkatu-daiteke-san-roke-jaietarako-kartelahttps://www.deba.eus/api/eu/aktualitatea/albisteak/bihartik-aurrera-bozkatu-daiteke-san-roke-jaietarako-kartela/@@download/image/WhatsApp Image 2022-07-07 at 1.00.06 PM.jpeg
Bihartik aurrera bozkatu daiteke San Roke jaietarako kartela
Kartelak aurkezteko epea amaitu da dagoeneko eta guztira 5 lan aurkeztu dira.
Willy Berasaluzek, Nora Mugerzak eta Uxue Sanchok osatutako epaimahaia uztailaren 4an bildu zen eta lehiaketara aurkeztutako kartel guztien artean, jendaurrean erakutsiko diren lau kartel aukeratu zituzten, aurrez ezarritako baldintzak betetzen zituztenak.
Lan horien artean, herritarrek bat hautatuko dute eta hori izango da azken irabazlea. Bozkatzeko aukera uztailaren 8tik 12ra arte egongo da eta udaleko osoko bilkuren aretoan egin beharko da. Honako ordutegi honetan:
Ostiral, larunbat, astelehen eta asteartean; 18:00etatik 20:00etara.