Gazte boluntarioek osatutako taldeak gidatuko ditu Dagigun tailerrak asteburuan
Dagigun partaidetza gunearen barruko tailerrak egingo dira asteburuan. Testuinguru horretan, Udaleko parte-hartze batzordearen babesean, horietan parte hartzera gonbidatzeko agerraldia egin dute dinamizatzaileek. Izan ere, partaidetza prozesu honetan jarduteko moduari esker, balio handiko protagonista taldea sortu da: dinamizatzaile gazteen taldea.